EU | ES

2024ko abenduaren 13a, ostirala

Hasiera       Web mapa          Kontaktua        Salaketen kanala

2024ko abenduaren 13a, ostirala
2024ko abenduaren 13a, ostirala

Erriberako sukaldaritza eskolak show cooking-ak eramango ditu udal merkatu guztietara

Erriberako Sukaldaritza Eskolak show cooking-ak eramango ditu merkatu guztietara

Bilboko Udal Merkatuak eta bertako bisitariak zorioneko daude. Erriberako Sukaldaritza Eskolak show cooking-ak eramango ditu guztietara, eta oso gai anitzetako sukaldaritza saioak jasoko dituzte, Bilbao Zerbitzuak erakundearen eta Bilboko Ostalaritza Goi Eskolaren (ESHBI) arteko lankidetza hitzarmenaren barruan.

Hiriari erosketa saski onena ematen dioten zazpi Udal Merkatuek –Erriberak, Zabalguneak, Deustuk, San Inaziok, Labayruk, Otxarkoagak eta Traukok– bat egingo dute, kalitatezko, gertuko eta prezio oneko merkatua balioan jartzen duen ekimen honetan, hori guztia, beti ere mezu osasungarria duen kontzeptuaren barruan.

Erriberako Merkatua izango da show cooking programa zabala estreinatuko duena, urriaren 18an, gozatzen ari garen udazkeneko denboraldiko produktuak prestatzeari buruzko saioarekin. Erriberako Merkatuaren ondoren Labayrukoa etorriko da, urriaren 25ean, antzeko gaia landuko duen saioarekin, eta Deustuko merkatua izango da azaroko protagonista, 22an nazioarteko sukaldaritzari eta munduko sukaldaritzako plater tipikoak prestatzeari buruzko show cooking-arekin, merkatuan bertan eskuratu daitezkeen produktuetan oinarrituta. 2019ko azken hiruhilekoari amaiera emateko, Erriberako Merkatuak beste show cooking bat jasoko du, dagokion denboraldiari, neguari, buruzkoa, Gabonetako menuen eta plateren inguruan.

2020ko agenda osoa

2020ko urtarriletik aurrera, programak bere proposamenak aberasten jarraituko du, sukaldaritza osasungarriarekin, inauterietako platerrekin, merkatuko ortuari, haragi eta arrainekin, udako produktuekin, basokoekin… Saioak 11:00etan izango dira. Honela banatuko dira: urtarrilaren 24an, Zabalguneko Merkatuan; otsailaren 14an, Erriberako Merkatuan; martxoaren 20an, Otxarkoagako Merkatuan; apirilaren 24an, Erriberako Merkatuan; maiatzaren 22an, San Inazioko Merkatuan; ekainaren 19an, Erriberako Merkatuan; uztailaren 24an, Traukoko Merkatuan; eta irailaren 18an eta urriaren 16an, Erriberako Merkatuan.

Irudiak

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia  944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019