EU | ES

2024ko azaroaren 21a, osteguna

Hasiera       Web mapa          Kontaktua        Salaketen kanala

2024ko azaroaren 21a, osteguna
2024ko azaroaren 21a, osteguna

Erriberako merkatuko sukaldaritza eskolak ateak ireki ditu

Bilbok gertakari garrantzitsua jasoko du gaur, Erriberako Merkatuko Sukaldaritza Eskolaren irekierarekin

Bilbok gertakari garrantzitsua jasoko du gaur, Erriberako Merkatuko Sukaldaritza Eskolaren irekierarekin. Osasun eta Kontsumo Sailaren esku dagoen Bilbao Zerbitzuak-en eta Bilboko Ostalaritza Goi Eskolaren (ESHBI) arteko lankidetzaren ondorioz, udal ekipamenduaren bigarren solairuan jarriko da martxan.

Sukaldaritza eskola

Alfonso Gil Alkateorde eta Mugikortasunaren, Ingurumenaren, Hiri Berroneratzearen eta Garapen Osasungarriaren Politiken Zinegotzi Koordinatzaileak; Yolanda Díez Osasun eta Kontsumo Zinegotziak; eta Joseba Lozano Bilboko Ostalaritza Goi Eskolako (ESHBI) Zuzendariak, hiriburuak izango dituen su berriak aurkeztu dituzte prentsaurrekoan. Bertaratu diren kazetariek “ezusteko” pintxo gozoa prestatzeko aukera izan dute, sukaldari baten jarraibideak jarraituz, eta unean bertan emango zaizkien osagaiekin eta tresnekin.

Beste behin, Bilbao Zerbitzuak-en eta ESHBIren interesek eta helburuek bat egin dute Erriberako Merkatuko Sukaldaritza Eskola izango den ekimen berri honetan. Hitzarmenaren bitartez egituratutako ekintza bateratuak, merkataritza eta gastronomia tradizionalaren balioen transmisioa sustatzeaz gain, Erriberako Merkatuaren jarduerari balio erantsia ematen lagunduko du, Merkatua bera eta Bilboko Alde Zaharra merkataritzarako eta aisiarako erreferentziazko gune gisa kokatuz eta indartuz. Kulturari eta ezagutzaren sorkuntzari ere lagunduko dio, ESHBI goi mailako koalifikazio zentroa baita, sukaldaritzako arteen, sukaldaritzara aplikatutako teknologiaren, gastronomiaren eta osasunaren prestakuntzan eta berrikuntzan.

Erriberako Merkatuko Sukaldaritza Eskola berriak, “Eskuak zikintzeko” aukera emango duten banakako 12 sukaldaritza postu ditu, ikasleek, sukaldariak aurretik azaldutako eta egindako errezetak prestatu beharko baitituzte. Horrez gain, irakasleak produktuen koalitateak ere azalduko dizkie partaideei, eta baita klasean proposatutako platerak prestatzeko erabili beharreko teknikak ere.

ESHBIk gustu guztietarako ikastaro programa diseinatu du, oso gai anitzekin. Nazioarteko sukaldaritza: sushia, pasta, cevicheak, fideo asiarrak, tex-mex…; euskal sukaldaritza: bakailaoa, tradizionala, pintxoak, sukalkiak eta marmitakoak, euskal postreak…; eta bestelako sukaldaritzak, denboraldi bakoitzekoa, saltsa eta sukaldaritzako fondo ikastaroa, hastapenekoa, hirugarren adinari zuzendutakoa, ikasleei zuzendutakoa…

Show cooking

200 zenbakiko postua (30 metro karratu) eta horren aurrean dagoen merkataritza gunea (52 metro karratu) hartzen dituen Erriberako Merkatuko Sukaldaritza Eskolan aurrera eramango diren ekintzak hauek dira:

    • Zaleentzako ikastaro laburrak: eskaintza gizarte, kultura, aisia, kirol, lan… arloko elkarteei eta kolektiboei, bi orduko ikastaro laburrak egiteko. Ikastaro horietan, hiriko edo lurralde historikoko gainerako lekuetako zaleek Sukaldaritza Eskolako prestakuntza jaso ahal izango dute.
    • Sukaldaritza blokea: irailetik aurrera “sukaldaritza blokeak” egingo dira. Ikastaro horiek hainbat saioko iraupena izango dute, sukaldaritzako ikuspegi zabalagoa jaso nahi duten pertsonei zuzenduta, sukaldaritzako teknikak indarrean jartzeko, produktuak eta horien ezaugarriak hobeto ezagutzeko eta zenbait plater egiteko. Klase horiek, ikastaro laburrek bezala, izaera praktikoa izango dute, eta 4 saiok osatuko dituzte.
    • Esperientzia gastronomikoak: gure produktu gastronomikoei eta horiek prestatzeko moduari buruz ikasteko eta toki enblematiko batean, Erriberako Merkatuan, bazkari batez gozatzeko aukera. Hasteko, bisita merkatuko postuetara, sukaldariari erosketetan lagunduz eta produktu freskoenen koalitateak zuzenean ezagutuz. Esperientzia horien ondoren showcooking bat etorriko da, eta bertan, sukaldariak platerak prestatuko ditu, aurretik erositako produktuekin. Esperientzia gastronomikoetan bazkaria eskaintzen zaie partaideei, pintxoen dastatze menua edo bakailaoz eta txuletaz osatutako euskal menua.
    • Turistentzako proposamen gastronomikoak: Erriberako Merkatuko partaide bilakatzea, ez soilik bisitari gisa, baita postuetako bezero gisa ere. Beraz, helburua esperientzia gastronomikoa bizitzea izango da, Merkatuan bertan produktuak erosiz eta Eskolan prestatuz. Produktu hori hoteletan, tour-operadoreetan, turismo hartzaileetan, eta baita gure inguruko enpresetan ere eskaini daiteke, “prestakuntza pildora” formatuarekin, Erriberako Merkatuko saltokietara zuzenduta egongo den erosketarekin.
    • Prestakuntza/aurkezpenak udal merkatuetako merkatarientzat: produktuei eta prestakuntza alternatibei buruzko ikastaro monografikoak, udal merkatuetako postuetako bezeroen erosketak merkatarien bitartez sustatzeko. Merkatariek euren produktuak bezero leialen aurrean aurkezteko aukera izango lukete, edo, denboraldiaren hasierarekin bat etorriz, produktuak sukaldean lantzeko moduak erakutsi, saio laburren bitartez.
    • Merkatarientzako koktelak: hainbat ospakizunetan, eta eskala txikian, udal merkatuetako merkatariei eskainitako zerbitzuak izango lirateke, eta ez ustiapenerako bidea.
    • Eskolei, ikastolei, akademiei… zuzendutako jarduera gastronomiko hirueledunak: jarduera horien barruan bisita egingo litzateke Erriberako Merkatura, eta gai bat landu gune gastronomikoan. Ikasleen soslaiaren arabera, jarduera horietan parte hartzen dutenen eta Ikasgela Gastronomikora doazenen artean ESHBIko ikasle izaeko hautagai posibleak lortzen lagun dezake. Jarduerak euskaraz, gaztelaniaz eta ingelesez eskainiko dira, eskariaren arabera.
    • Gazteentzako ikastaroak: Sukaldean autonomia lortzeko helburuarekin, ekintza hau ikastetxeen, ikastolen, unibertsitateen… bitartez zabalduz.
    • Umeentzako tailerrak: hainbat adinetara, eskolako oporraldietara… egokitutako tailerrak. Beste erakunde batzuekin paketeak ere eratu daitezke, horien jarduera osatuz.
    • Enpresentzako eta hitzartutako taldeentzako tailerrak: enpresentzako jarduera gastronomikoak, prestakuntza jardunaldiak, coaching jarduerak, talde lanak… osatuz. Baita hitzartutako taldeentzako eta lagun taldeentzako jarduerak eta tailerrak ere.
    • Hirugarren adinera zuzendutako sukaldaritza: hirugarren adineko kolektiboei zuzendutako sukaldaritza jarduerak eta tailerrak.
    • Produktuen dastaketa: sentimenen bitartez, modu eta teknika desberdinekin prestatutako produktu baten aukera gastronomikoak ezagutzeko edo aurkitzeko.
    • Euskarazko jarduera gastronomikoak euskaltegientzat: “Arratsalde bat merkatuan” edo erosketak eta sukaldaritza klaseak euskaraz, besteak beste.

Ikastaro guztiak praktikoak izango dira, eta ikasleek eurek prestatutako janariak dastatu ahal izango dituzte. Partaide bakoitzak bere sukaldeko postua, lehengaia eta sukaldariak aurretik azaldutako eta egindako errezetak prestatzeko beharko dituen tresna guztiak edukiko ditu. Ez da aurretiazko ezagutzarik eskatzen, ikastaroak profesionalak ez diren pertsonentzat pentsatuta daudelako eta aisia gastronomiko proposamen bikainak direlako. Izen emateak. ESHBIren webgunearen bitartez egingo dira: www.escuelahosteleria.com.

Irudiak

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia  944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019