EU | ES

2026ko urtarrilaren 27a, asteartea

Hasiera          Web mapa          Kontaktua      Salaketen kanala

2026ko urtarrilaren 27a, asteartea
2026ko urtarrilaren 27a, asteartea

Bilboko udal hilerriko ondarea, historia eta artea esploratu ahal izango ditu, pistetan eta enigmetan oinarritutako esperientzia interaktibo baten bidez

Bilbao Zerbitzuak udal hilerriaren 2026rako kultur agenda aurkeztu du; zeinen bitartez ondarearen proiekzioa sustatzen jarraitu nahi den, lehiaketekin, omenaldi ekitaldiekin eta apiriletik irailera egingo den bisita gidatuen ziklo berri batekin

Esperientzia interaktiboaren berritasunaz gain, aurtengo kultur programazioak hilerriko florari buruzko ibilbide berri bat ere izango du, eta bisita gidatu gehiago ere

Aurten ere Bilboko Udal Hilerria bizitza ospatzeko lekua izango da, Bilbao Zerbitzuak-ek familientzat aurreikusi dituen jarduera sozial eta kulturalekin. Izan ere, lehen aldiz, pistetan eta enigmetan oinarritutako esperientzia interaktibo bat izango da hilerrian udazken honetan, Álvaro Pérez Alonso Bilboko Udaleko Osasun eta Kontsumo Arloko zinegotziak gaur goizean prentsaurrekoan aurreratu duenez.

“Hiriko hilerria memoriaz eta ondarez betetako lekua den arren, herritar askorentzat ezezaguna jarraitzen du izaten. Pista joko honekin tokiko kulturan interesa duten familiak eta pertsonak gonbidatu nahi ditugu, hilerria modu dinamiko, dibertigarri eta errespetuzkoan esplora dezaten. Iraganarekin konektatzeko aukera bat dela uste dugu”, adierazi du zinegotziak. Zentzu horretan, eta noizbait Bilbon bizi izan zirenen historiarekin bat egiteko helburuarekin, hilerriak beste 8 mugarri izango ditu 2026an, “bisitatzen duten pertsonek tokiak berak eskaintzen duen bakeaz eta soseguaz gozatzeko, haren ondare eta historia aberatsean erreparatuz”, gehitu du Perezek.

Hilerrian ikusgai diraun euskal arteak bizi izan zuen urrezko aroa ezagutaraztea da bisita kultural gidatuen helburuetako bat, baina ez bakarra. Horrenbestez, programaren edizio berri honetarako 40 bisita diseinatu dira apiriletik irailera arte eta ibilbide berri bat gehitu da: “Hilerriko Flora”.

Era berean, eta gaueko bisita antzeztuek duten arrakastaz jabetuta, Bilbao Zerbitzuak-ek 12 pase berri diseinatu ditu bertaratutakoak harrituko dituztenak. “Bisita gidatuen zikloa martxan jarri zenetik, arrakasta handia izan du, batez ere bisita antzeztuak, hiriko bizilagunez gain EAEko pertsonak ere erakarri baitituzte”, azpimarratu du zinegotziak. Nolanahi ere, 7 bisita orokor eskainiko dira berriro; arteari, gerrari eta sinbologiari buruzko ibilbide espezifiko bakoitzeko sei bisita egingo dira; eta beste 3 hilerriko florari buruzkoak.

Artearentzako tokia

Arteak Bilboko hilerrian bere azken atsedena aurkitzen duela esan daitekeen arren, Bilbao Zerbitzuak-en asmoa beste bat da. “Herritarrak zinemaren, pinturaren eta argazkigintzaren bidez gure hilerrian dagoen artearen, historiaren eta ondare aberatsaren lekuko izatea nahi dugu”, adierazi du Perezek.

Irudi batean hilerriko kultura eta ondare arkitektonikoa, artistikoa eta paisajistikoa islatu nahi duten pertsonek apirilean hitzordua izango dute Argazki Lehiaketaren bosgarren edizioarekin. Lehiaketa apirilaren 18an izango da, larunbata, 9etatik 116etara.

Espazio honetan aurki daitezkeen eskultura neogotikoen, panteoi modernisten eta ingurune natural ikusgarriaren artean ezkuturik dagoen edertasuna mihise batean islatzea ere posible izango da ekainean, zehazki 13an, egingo den Pintura Lehiaketaren bidez, 8:30etik 13:30era. Edonola ere, Bilboko Udal Hilerria plato zinematografiko bihurtu eta heriotzari buruzko tabuak hautsi nahi dituztenek, ezinbesteko hitzordua izango dute irailean Film Laburren III. Lehiaketarekin. “Lehiaketa hauen bidez, hilerriekiko dagoen ikuspegi orokorra aldatu nahi dugu, itxialdi leku bat direlaren ideia urruntzen duen ikuspegi positiboagoa bultzatuz”, gogorarazi du zinegotziak.

Omenaldi ekitaldiak eta kontzertuak

Edonola ere, hilerriaren lehenengo jarduera datorren martxoaren 19an izango da, Aitaren Egunean. Ekitaldia 12etan hasiko da Bilboko Udal Hilerriko kaperan, Bizkaiko Elkarte Artistikoaren ohiko poesia errezitaldiarekin eta jarraituko du Bilbao Bel Canto taldeak eskainiko duen musika klasikoarekin. Han, familiak maite dituzten pertsona guztiekin elkartu ahal izango dira, bake- eta lasaitasun-giro batean, helburu zehatz batekin; jada ez dauden aitak gomutatzea. Ekitaldia amaitutakoan, 100 San José lore (primula vulgaris alba plena) banatuko dira ekitaldira bertaratzen direnen artean, agortu arte.

Urtero bezala, hilerrian ere omenaldia egingo zaie amei maiatzeko lehen igandean, hilaren 3an, 12etan. Aurreko edizioetan bezala, Bizkaiko Elkarte Artistikoaren poesia errezitaldia 4kote emakumezko taldearen ahotsekin uztartuko da; eta 100 bouquets/ramos margarita/lore emango zaizkie bertaratutakoei, izakinak agortu arte.

Horrez gain, musika klasikoko obra ospetsuenak kaperan entzungo dira berriro Iñaki Bermudez bizkaitarraren saxofoiaren magiarekin eta Yume Takasaki japoniarraren pianoaren soinu gozoarekin. Emanaldia irailaren 11n izango da, 12etan.

Halaber, azaroaren 1ean urtero ospatzen den Santu Guztien egunean, Bilbao Zerbitzuak-ek kontzertu liriko klasikoaren bederatzigarren edizioa eskainiko du. Oraingo honetan ere, konpositore ospetsuenen obrak bilduko ditu Bilbao Bel Canto Taldeak eskainiko duen emanaldiak. Ekitaldia zuzenean emitituko da Telebilbao telebista katetik.

2025ean mila bat lagunek hilerria bisitatu zuten

Bilbao Zerbitzuak-ek 2025ean hilerrian programatu zituen bisita gidatuen zikloak, 32 ibilbiderekin guztira, ia mila pertsonei aukera eman die aire zabaleko benetako museo bihurtutako hileta-espazio honen ondare historiko, artistiko eta sinbolikoa ezagutzeko.

“Azken edizioaren arrakastak Bilboko Udal Hilerria erreferentziazko gune kultural gisa kokatu du hirian, non memoria historikoa, artea eta pedagogia uztartzen diren. Ekimen horrek sendotu egiten du Bilbao Zerbitzuak-etik ondare hori herritarrei hurbiltzeko egiten dugun ahalegina”, azpimarratu du Álvaro Pérez Alonsok.

Zifretara itzulita, iaz 835 sarrera saldu ziren eta bisita bakoitzean 26 pertsona bertaratu ziren, batez beste. Oraingo honetan ere, bisita antzeztuak izan ziren gehien eskatu zen jarduera, eta plaza guztiak agortu ziren. Nolanahi ere, ikusleen artean interes handia piztu zuten bisita orokorrak eta artearenak, bisita batean izan ezik, talde guztiak osatuz.

Irudiak

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia  944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019