EU | ES

2026ko otsailaren 21a, larunbata

Hasiera          Web mapa          Kontaktua      Salaketen kanala

2026ko otsailaren 21a, larunbata
2026ko otsailaren 21a, larunbata

Bilbao Zerbitzuak-ek udal hilerriak kontserbatzeko tasa borondatez ordaintzeko epea ireki du

Gaurtik martxoaren 25era arte, Bilbao Zerbitzuak-ek Bilboko eta Deustuko udal-hilerrien kontserbazio-tasa borondatez ordaintzeko epea irekiko du. Hala, 19.062 ordainagiri kobratuko dira –18.731 Bilboko hilerriari dagozkio eta 331 Deustuko hilerriari–, aurreko urtetik inolako igoerarik aplikatu gabe. Ordainagiria helbideratuta ez duten pertsonei izapideak errazte aldera, Bilbao Zerbitzuak-ek ordainketa-gutun bat bidaliko du datozen egunetan etxe horietara, QR batekin, Euskadiko Ordainketa Pasabidera eramaten duena zuzenean.

«Prozesua oso erraza da: eskaneatu gutunean dagoen QR kodea eta aukeratu nahiago duzun metodoa: online bankua, txartelak edo ordainketa digitalak. Neurri honen bidez, titularren erosotasuna bilatzen dugu, Bilbotik kanpo bizi den jendea egon daitekeelako», azaldu du Álvaro Pérez Bilboko Udaleko Osasun eta Kontsumoko zinegotziak. Nolanahi ere, eta erabiltzaileen erosotasunari begira, Bilbao Zerbitzuak-ek ordainagiriak helbideratzea gomendatzen du, aukera horretan joan-etorriak saihesten direlako eta atzerapenagatiko errekarguak ekar ditzaketen ahanzturak prebenitzen direlako.

Zerbitzu hobe baten alde

Tasa honen zenbatekoa jabetza-motaren araberakoa da, 11,50 eurotik 116,16 eurora bitarteko prezioekin (BEZa barne). Beraren bidez, Bilbao Zerbitzuak sozietateak hilerrietako zona komunen eta azpiegitura orokorren mantentze-, garbiketa-, zaintza- eta hobekuntza-beharrak estaltzen ditu. «Herritarrek ordainketa honen bidez egiten duten ekarpenari esker, esparrua txukun eta zerbitzurik onenekin goza daiteke», esan du zinegotziak. Nolanahi ere, tasak ez du estaltzen, inola ere, hilobi, nitxo edo panteoi partikularrak mantentzea, garbitzea edo konpontzea, erantzukizun hori emakidaren titularrei baitagokie zuzenean.

Helbideratzea izapidetzeko laguntza behar duten edo zalantzak galdetu nahi dituzten pertsonek telefonoz egin dezakete (944 231 019), emailez (info@zbk.bilbao.eus), egoitza elektronikoan edo bulegoetan (Santimami auzoa, 4 – 48170 Zamudio).

Irudiak

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia  944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019