EU | ES

2024ko apirilaren 26a, ostirala

Hasiera       Web mapa          Kontaktua        Salaketen kanala

2024ko apirilaren 26a, ostirala
2024ko apirilaren 26a, ostirala

Bilbao Zerbitzuak aldizkariaren webgune berria "irakurketa errazaren" formatura egokitu da

«Irakurketa erraza» formatuko informazioa eskuratzeko eskubidea Bilboko Udalaren 2019-2023 aginte-planean aitortuta dago. Plan horren 10.4 ekintzaren helburua da «herritarrei ematen zaien informazioa hobetzea, irisgarritasun unibertsalaren eta denontzako diseinuaren ikuspegitik», «Gardentasunari, parte-hartzeari, zorroztasunari eta kudeaketa onari» buruzko 10. jarduketa-ildoari dagokiona. Herritarrentzat interesgarriena den informazio eta dokumentazioari buruzko «irakurketa errazaren» kontzeptuaren garapen gisa, bere web orri berria egiteko, IFLAren (International Federation of Library Associations and Institutions) eta Inclusion Europe-ren nazioarteko jarraibideei jarraitu die, hizkuntzari, edukiari eta formari dagokienez, eskuragarritasun kognitiboa errazteko helburuarekin, hau da, informazioa errazago ulertzeko helburuarekin.

Irakurketa-demokraziaren eta irakurketaren bidezko gizarteratzearen printzipioan oinarrituta, «Irakurketa erraza» pertsona guztien bizi-kalitatea aberasteko bidea da. Eta, bereziki, kolektibo hauei egiten die mesede: adimen-desgaitasuna duten pertsonei, narriadura kognitiboa duten adinekoei eta irakurtzeko edo ulertzeko zailtasunak dituzten pertsonei. Horretarako, edukiak hizkuntza erraz eta argia erabiliz aurkezten ditugu.

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia  944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019