EU | ES

2022ko abuztuaren 12a, ostirala

Hasiera       Web mapa          Kontaktua        Irisgarritasuna

2022ko abuztuaren 12a, ostirala
2022ko abuztuaren 12a, ostirala

Bilbao Zerbitzuak argazki lehiaketa deitu du apirilaren 23rako Bilboko hilerrian

12etan poesia eta musika klasiko errezitaldia ere egingo da Kaperan

Bilbao Zerbitzuak Bilboko Hilerriko kultura eta ondare arkitektonikoa, artistikoa eta paisajistikoa sustatu eta balioetsiko ditu, apirilaren 23an udal kanposantuan egingo den argazki-lehiaketaren bidez. Lehiaketa 9etan hasiko da eta goiz osoan zehar luzatuko da, 14ak arte.

Lehiaketak Bilboko udal Hilerriarekin zerikusia duten argazkirik onenak sarituko ditu, irudiaren bidez kanposantua sustatzeko eta goratzeko helburuarekin.

Lehiaketan adinez nagusi den edozeinek hartu ahal izango du parte, bai zaleak bai profesionalak, nazionalitatea edo bizilekua edozein dela ere, baldin eta Bilbao Zerbitzuak-ekin lan-harremanik ez badu.

Parte-hartzaileek apirilaren 22ko 10ak orduko eman beharko dute izena, Bilbao Zerbitzuak-en webgunean horretarako irekitako atalaren edo info@zbk.bilbao.eus helbidera bidalitako mezu elektronikoaren bidez, eta gehienez ere bi lanekin lehiatu ahal izango dira. Argazkiak 2022ko apirilaren 23an, larunbatean, atera beharko dira, 9etatik 14etara.

Gaia hilobi-arteari buruzkoa izango da, horren adierazpenik zabalenean, monumentuei, paisaiari eta berezitasunei, hilobi-sinbologiari eta ondare-balioari garrantzi berezia emanez, bai eta Bilboko Udal-hilerriko esparrua betetzen duen bake- eta harmonia-sentsazioari ere.

Informazio gehiago gura izanez gero, interesatuek Bilbao Zerbitzuak-en webgunean kontsultatu eta deskargatu ditzakete lehiaketaren oinarriak: https://bilbaozerbitzuak.bilbao.eus/

Eguerdiko 12etan, poesia eta musika klasikoa maite dutenek Kaperan Bizkaiko Elkarte Artistikoaren eskutik egingo den poesia errezitaldira joateko aukera izango dute. Halaber, zuzenean jarraitu ahal izango da Bilbao Zerbitzuak-en YouTube kanalaren bidez. Ekitaldirako aukeratutako euskal poeten 18 poema errezitatuko dira. Aukeratutako poeten artean Javier de Bengoetxea, Blas de Otero, Gabriel Aresti eta Gabriel Celaya daude, besteak beste. Ahotsak María José Domínguez, María Blanca Tinquero eta José Ramón López rapsodek jarriko dituzte.

Poesiaren irakurketarekin batera, Zuriñe De Diego (biolina) eta Miren De Diego (biola) artistek, Joaquín Rodrigoren Aranjuezko Kontzertuaren Adagioa, Johann Pachelbelen Canon eta Luigi Boccheriniren Madrilgo kaleetako Serenata interpretatuko dituzte, besteak beste.

Bilbao Zerbitzuak-etik tokiko kultura eta ondarea sustatzen lagundu gura dugu; horregatik, Argazki Lehiaketa honen deialdia egin dugu, gure Hilerria irudiaren bidez sustatzeko eta goratzeko. Horrez gain, Bizkaiko Arte Elkartearen eskutik, euskal poeten poesia-emanaldia eta musika klasikoa ere eskainiko dugu. Bizkaiko kultur elkarte horrek Bilbon du egoitza, eta 1945az geroztik margolariak, poetak, rapsodak eta artea maite duten bazkide ugari biltzen ditu. Eurekin batera, Espainiako panorama artistiko instrumentalean ibilbide nabarmena izan duten Bilbao Bel Canto String Duet taldeko Zuriñe de Diego (biolina) eta Miren de Diego (biola) musikariak arituko dira”, azaldu du Yolanda Díez Bilboko Udaleko Osasun eta Kontsumo zinegotzi delegatuak.

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia  944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019