EU | ES

2024ko abenduaren 09a, astelehena

Hasiera       Web mapa          Kontaktua        Salaketen kanala

2024ko abenduaren 09a, astelehena
2024ko abenduaren 09a, astelehena

Bilbao Zerbitzuak aurrera doa Bilboko hilerriaren eraldaketa jasangarri eta paisajistikoarekin eta basa-bizitzako lorategi bat sortu du

Lorezaintzako ohiko lanez gain, aurten Bilbao Zerbitzuak 2020an Bilboko udal hilerrian hasitako paisaia eraldatzeko prozesuarekin jarraitu du. Izan ere, eta hilerri iraunkor bihurtzeko helburu orokorrari laguntzeko, Bilbao Zerbitzuak intsektuen, anfibioen eta hegaztien santutegi izango den basa-bizitzako lorategi bat sortu du 39. etxadian erantsitako belardian. “Espazioak landare eta egitura berde ugari ditu, horietako asko autoktonoak, tokiko biodibertsitatearen garapena eta ezarpena erakarri, sustatu eta laguntzeko. Bisitariek naturagune lorategidun batek eskaintzen duen edertasunaz eta lasaitasunaz gozatu ahal izango dute, atseden hartzeko, paseatzeko eta natura behatzeko leku bihurtuta”, zehaztu du Bilboko Udaleko Osasun eta Kontsumo arloko zinegotzi delegatu Álvaro Pérezek.

Ekimen hau Udal Ehorztetxe Eta Hilerrien Elkartearen (UEHE / AFCM) Hilerri Biziak programaren barruan kokatzen da. Bilboko Udal Hilerria sortu zenetik elkarte horren parte da, eta hilerrien balio naturalak, ondarezkoak, kulturalak eta artistikoak sustatzea du helburu. “Helburua bertako dibertsitate biologikoa aberastuko den eta intsektuek, beste animalia askoren artean, bizitzeko leku aproposa aurkituko duten uharte bat sortzea da”, gogorarazi du zinegotziak.

Lursail hori honako hauek mugatzen dute: iparraldeko hondakinak deskargatzeko eremuak, mendebaldean kokatutako bi nitxo-eraikinek, eta hegoaldean eta ekialdean sartzeko errepide batek, lurperatzeko 40 etxadiak. Bere kokapen estrategikoak leku diskretua eskaintzen du, hilerriko ohiko igarobideetatik urrun.

Tokiko biodibertsitatea

Flora ugari eta anitzaz gain, ingurunea beste elementuekin hornitu da, hala nola bi hotel edo intsektu-aterpe, hegaztientzako hiru habia-kaxa, anfibioentzako urmael bat eta animalientzako hidratazio-puntu gisa erabiliko diren bi ur-iturri.

Lorategiak ongi zehaztutako bi eremu ditu. Lehenengoa, sarbideetatik eta horma-hobien eraikinetatik hurbilen dagoena, erabiltzaileentzat da. Bertan, zoladura bide bat sortu da eta lau banku jarri dira bertara doazenek eguzkiaz goza dezaten. Bertan daude intsektuen sei babesleku txikiak eta oinplano zirkularreko bi iturri, non uretako intsektuak eta anfibioak dauden.

Bigarren eremua (ekialdean), berriz, erakarri nahi diren izaki bizidunen garapen biologikorako ingurune egokia sortzera bideratuta dago, tokiko biodibertsitatea sustatze aldera. Izan ere, fauna babesteko, ez dago sarbide zuzenik pertsonentzat, behaketara mugatuta dagoelako. Hemen hiru hegazti-kaxa jarri dira zuhaitz handietan, eta tamaina txikiko urmael natural bat egin da ekialdean, zingiretako eta uretako intsektu, narrasti eta hegazti komunitate baten garapena sustatzeko. Aurreko guztiaz gain, harri eta enbor multzoak ere jarri dira, ausaz, intsektu, narrasti eta ugaztun txikiei babesa emateko.

Irudiak

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia  944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019