EU | ES

2024ko maiatzaren 09a, osteguna

Hasiera       Web mapa          Kontaktua        Salaketen kanala

2024ko maiatzaren 09a, osteguna
2024ko maiatzaren 09a, osteguna

Bilbao Zerbitzuak bat egin du Libu liburu dendak Erriberako merkatuan abian jarritako liburu bilketa solidarioarekin

Ekimena, Zubietxe Elkarteren eskutik, herritarrek nahi ez dituzten liburuei bigarren bizitza bat ematea du helburu. Erriberako Merkatuan egongo da hilaren 30era arte.

Gaur goizean Bilboko Udaleko Osasun eta Kontsumo Arloko zinegotzi delegatu den Álvaro Pérez Alonsok bat egin du gizarte-bazterkeriaren aurka egin den giza katearekin.

Lagundu nahi duten pertsonek Erriberako Merkatuko hainbat gunetan jarriko diren edukiontzietan utzi ahal izango dituzte liburuak.

Bilbao Zerbitzuak bat egingo du Zubietxe Elkarteren Libu Liburudenda proiektuaren bitartez Erriberako Merkatuan antolatu duen liburu bilketarekin. Ekimen solidarioa gaur hasiko da eta abenduaren 30era arte luzatuko da. Hori horrela, datozen asteetan, nahi duten pertsonek nahi ez dituzten liburuak utzi ahal izango dituzte Erriberako Merkatuko hainbat gunetan prestatu diren edukiontzietan.

Liburu-bilketaz gain, gaur goizean, Zubietxe elkarteak giza kate bat egin du merkatutik liburu dendaraino, liburuak lokailu bezala erabilita, gizarte-bazterkeria jasateko arriskuan dauden pertsonak ikusarazteko eta ikaskuntza, lan eta integrazio errealeko espazioen aldeko apustua egiteko. Hitzorduarekin bat egin du Bilboko Udaleko Osasun eta Kontsumo Saileko zinegotzi delegatu Álvaro Pérez Alonsok, ekimenari balioa emateko. «Ekimena ezagutarazteaz gain, sentsibilizazio- eta jasangarritasun-proiektu honen erakusleiho eta babes izatea espero dugu».

Libu liburudenda, bigarren eskuko liburudenda sozial eta komunitarioa

Libu liburu-denda 2015ean sortu zen, Zubietxe elkartearen eskutik. Elkarteak hiru hamarkada baino gehiago daramatza gizarte-bazterketa jasateko arriskuan dauden pertsonak artatzen. Kultura herritarren eskura jartzea du helburu; horregatik, partikularren eta erakundeen dohaintzez hornitzen da, eta liburuak 3 euroko prezioan saltzen dira.

Urte hauetan zehar, idazketa eta irakurketa tailerrak, liburu aurkezpenak, ipuin kontaketak, kontzertuak, haurrentzako eta helduentzako tailerrak, eta hitzaldiak egin dira, gizarte sektore ugariko parte-hartzearekin.

Irudiak

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia  944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019