Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia 944 231 019
EU | ES
Bilbao Zerbitzuak Bilboko hilerriko aire zabaleko pintura lasterreko III. Lehiaketan izena emateko epea ireki du
Bilbao Zerbitzuak Bilboko hilerriko aire zabaleko pintura lasterreko III. Lehiaketan izena emateko epea ireki du
Bilbao Zerbitzuak Bilboko hilerriko aire zabaleko pintura lasterreko III. Lehiaketan izena emateko epea ireki du
Izen-emateak maiatzaren 31ko 10ak baino lehen egin beharko dira, Bilbao Zerbitzuak webgunearen bidez.
Lehiaketak hil-artearekin zerikusia duten margolanik onenak sarituko ditu, bereziki monumentuekin, artearekin, paisaiarekin eta alderdi bereziekin erlazionatutakoak, bai eta hil-sinbologia eta ondare-balioa eta Bilboko udal hilerriko esparruan nagusi den bake eta harmonia sentsazioa nabarmentzen dituztenak ere.
Ekainaren 1ean, pinturaren eta artearen zale amorratuek hitzordua izango dute Bilboko Udal Hilerrian Aire Zabaleko Pintura Lasterreko III. Lehiaketarekin. Lehiaketa honen bidez, Bilbao Zerbitzuak Bilboko espazio enblematiko honen kultura eta ondare arkitektoniko, artistiko eta paisajistikoa sustatu eta balioetsi nahi du.
Ekimena 8:30ean hasiko da eta parte hartzaileek 14ak arte izango dute euren irudimena askatzeko eta obrak egiteko. Izen-emateak hilaren 31ko 10ak baino lehen egin beharko dira, Bilbao Zerbitzuak webgunearen bidez. Bertan, lehiaketaren oinarriak kontsultatu eta deskargatu ahal izango dira ere.
Lehiaketak hil-artearekin zerikusia duten margolanik onenak sarituko ditu, bereziki monumentuekin, artearekin, paisaiarekin eta alderdi bereziekin erlazionatutakoak, bai eta hil-sinbologia eta ondare-balioa eta Bilboko udal hilerriko esparruan nagusi den bake eta harmonia sentsazioa nabarmentzen dituztenak ere. Gauzak horrela, parte-hartzaile bakoitzak sinatu gabeko eta hilerrian bertan eginiko obra bakar bat aurkeztuko du Kaperan, 13:30etik 14:15era.
Artistak bere obra sortzeko behar dituen material eta baliabide guztiak eraman beharko ditu, (astoa, aulkia, margotzeko produktuak, etab). Horrez gain, eta kutsadura-ondoriorik ez izateko, parte-hartzaile bakoitzak pinturak edo disolbatzaileek sortutako edo baztertutako hondarrak edo hondakinak jaso eta Bilbao Zerbitzuak-ek horretarako jarriko dituen garbiguneetan utziko ditu.
Lehiaketa edozein motatako pintura-tekniketara dago irekita: olioa, akrilikoak, akuarelak edo teknika mistoak. Ez da onartuko argazki-tekniken edo teknika digitalen bidez egindako lanik, ez akaberan, ez argazki bat kopiatuz egiten dena ere. Izan ere, lehiaketaren helburu nagusietakoa parte-hartzaileek euren lana jatorrizko elementuaren aurrean aire zabalean egitea da.
Formatua ere librea izango da, eta lanen gutxieneko neurria 80×60 zentimetrokoa; akuarela bada, gutxieneko neurria 50×30 zentimetrokoa izango da. Euskarriak zurrunak izango dira edo bastidore gainean muntatuko dira (taula edo mihisea), eta inprimazioa kolore bakarrekoa izango da, zuria edo kolore uniformekoa, testurarik gabea, laua eta zurruna. Papera eta kartoi mehea erabili ahal izango dira ere akuarela edo antzeko teknikak erabiliz gero.
Aurreko edizioetan bezala, aurten ere hiru sari banatuko dira: 1.000 euroko lehen saria, 500 euroko bigarren sari bat, eta 300 euroko hirugarren bat. Edozein kasutan ere, epaimahaiak 20etatik aurrera emango du jakitera epaia, eta, egoki baderitzo, akzesit bat eman ahal izango du, 250 euroko sariarekin.
Sarituak ez diren lehiakideek Bilbao Zerbitzuak bildumaren esku utzi ahal izango dute beren lana. Hala ez bada, egile bakoitzak kendu egin beharko du bere lana.
Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia 944 231 019
Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019
Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019