EU | ES

2024ko maiatzaren 09a, osteguna

Hasiera       Web mapa          Kontaktua        Salaketen kanala

2024ko maiatzaren 09a, osteguna
2024ko maiatzaren 09a, osteguna

Bilbao Zerbitzuak-ek 100 urte bete dituen aspaldiko merkatari bat jaso du Erriberako merkatuan

Gaur, Bilboko Udaleko Osasun eta Kontsumo Arloko zinegotzi delegatua, Álvaro Pérez Alonso, eta Bilbao Zerbitzuak-eko zuzendari kudeatzailea, José Antonio Fernández Celada, Aurora Cascón hartu dute Erriberako Merkatuan bere ehungarren urtebetetzea zelarik. Aurora merkatuko 65. postuko arrain-saltzailea izan zen hainbat hamarkadatan, eta establezimendu horretan ohikoa haurtzarotik.

“Aurora da gure udal-merkatuak bilbotarrei eta bizkaitarrei salgairik onenak eskaintzeko gogor lan egin duten emakume eta gizonen istorioez beteta daudelaren adibide bizia. Aurora bezalakoek gure azokak bizirik iraunarazten lan egitera bultzatzen gaituzte, merkatuek produktuak eskaitzeaz gain, hiribilduaren eta herritarren historia eraikitzen baitute”, adierazi du Álvaro Pérez Alonso zinegotziak.

Ekitaldian, Aurorarekin bere seme Félix Elola egon da, baita gaur egun andrea zaintzen duten Bilboko IMQ Igurco Zorrozgoiti egoitzako profesional batzuk ere.

Irudiak

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia  944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019