EU | ES

Jueves, 10 de octubre de 2024

Inicio          Mapa Web          Contacto          Canal de denuncias

Jueves, 10 de octubre de 2024
Jueves, 10 de octubre de 2024

Bilbao Zerbitzuak-ek arreta eskatu du udal merkatuetara eta hilerrietara egin beharreko bisiten aurrean, Tourra dela eta

Udal merkatu eta hilerrietako erabiltzaileek arreta berezia izan beharko dute egun horietan erosketak edo bisitak aurreikusita badituzte.

Datorren larunbatean, uztailak 1, Bilbon hasi eta amaituko den Grand Départ Pays Basque – Frantziako Tourraren lehen etapa egingo da. Gaurtik, ekainaren 28tik, asteazkenetik, uztailaren 1era, larunbatera, bitartean, sei eta 72 ordu bitarteko eragin garrantzitsuak izango ditu trafikoan, eta ibilgailuen eta ia barruti guztietan oinezkoen mugikortasuna aldatuko du, neurri batean edo bestean.

Oro har, egun horietan norberaren autoa ez erabiltzea gomendatzen da, eta Bilbora garraio publikoan sartzea eta mugitzea, ahal dela metroan edo trenean. Bilbobuseko eta Bizkaibuseko linea gehienek eragina jasango dute euren ibilbide eta geltokietan.

Eragin handienak ostiraleko 22etatik larunbateko 22ak ingurura bitartean izango dira, Tourreko lehen etapa dela eta. Egun horretan, uztailaren 1ean, larunbatean, izango dira eragin nagusiak gure hirian. Izan ere, hiriko bide nagusiak ibilgailuetarako itxita egongo dira, larrialdietako zerbitzuetarako izan ezik.

Herritarrentzako oharrak

Bilboko Udalak hainbat ohar prestatu ditu Grand Dèpart Pays Basque-ren eragina jasango duten gune eta auzoetako herritarrentzat. Egun hauetan, ohar horien 110.000 ale baino gehiago ari dira etxeetako postontzietan sartzen eta kalean jartzen.

Horietan, zirkulazio-etenen berri ematen da, bai eta egoiliarrentzako irteera eta sarbide alternatiboen, disuasio-aparkalekuen eta bestelako eraginen berri ere, edukiontzien lekualdaketaren berri, besteak beste. Bilboko Udalaren webgunean ere kontsulta daite.

Gainera, lasterketaren antolakuntzak gida praktiko osoa prestatu du. Gida horrek, Frantziako Tourrak Euskadin izango duen Irteera Handiaren esparruan, euren egunerokotasuna antolatzeko aukera emango dien informazio guztia dokumentu bakarrean kontsultatzeko aukera ematen die herritarrei.

Grand Départ Pays Basque 2023ren Gida Praktikoak hauek eskaintzen ditu: garraio-operadore publiko guztien plataformetarako estekak; ekitaldi nagusien programa; etapa bakoitzeko mapak eta errutometroak; karabanetarako aparkalekuak; etapen irteeren eta helmugen xehetasunak; eragin handienak ibilbidearen itxierari eta irekierari buruzko informazioarekin (Pike edo Jaizkibel, besteak beste), programatutako ekitaldiak…

Gidak Frantziako Tourrak mugikortasunean izango duen eraginari eta dauden aukerei buruzko ikuspegi orokor eta praktikoa eskaintzen du, eta etengabe eguneratzen ari denez, Grand Départ Pays Basqueren webgunean sartzea eta azken bertsioa deskargatzea gomendatzen da.

Ibilgailu pribatuan ibili behar dutenentzat, WAZE aplikazioa deskargatzea gomendatzen da, trafikoaren egoera denbora errealean ezagutzeko.

Aplikazio horretan programatuta dauden trafikoko eraginak (bide-mozketak, adibidez) edo jardunaldi horietarako gaituko diren disuasio-aparkalekuak kargatzen ari dira. Ibilgailu pribatuei zuzendutako aplikazio horrek joan-etorri bat kargatzeko aukera ematen du, eta programatutako eraginetan oinarrituta irteera ordua, ibilbidea… iradokitzen ditu. Laguntza horiek guztiak plangintza egokiarekin konbinatu beharko dira beti, azken unera arte itxaron barik.

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia  944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019