EU | ES

2024ko azaroaren 21a, osteguna

Hasiera       Web mapa          Kontaktua        Salaketen kanala

2024ko azaroaren 21a, osteguna
2024ko azaroaren 21a, osteguna

Bilbao Zerbitzuak-ek belar mozketaren maiztasuna murriztu du udal hilerriko belardietan, bertako intsektuen biodibertsitatea sustatzeko

Bilbao Zerbitzuak-ek Bilboko udal-hilerriaren jasangarritasuna eta ingurumen-biodibertsitatea sustatzen jarraitzen du. Hartutako azken neurrietako bat aurtengo bigarren seihilekoan jarri da martxan, eta Hilerriko 1, 2, 3 eta 4 etxadietako 40.000 m2-etako belarra urtean behin edo bitan moztea da. Horrela, intsektu dibertsitate handiagoa hartuko duen belardia sortu nahi da.

Adituek eta Europako eta Ipar Amerikako zazpi herrialdetako birnaturalizazio-prozesuak aztertu dituzten ikerketek ondorioztatu dutenez, belar mozketak urtean behin edo birritan egiten diren parterretan argi eta garbi ikusten da artropodoen (intsektuak, araknidoak, tximeletak, etab.) biodibertsitatea handitu egiten dela, eta horrek izurriteak murrizten dituela.

“Jakin badakigu ekimen horrek, berez, ekarpen mugatua egingo diola biodibertsitate globalari, baina zenbait espezie eskualde mailan desagertzea saihets dezake, gure belardietako belarra gutxiagotan mozteak biodibertsitatea sustatzen laguntzen duelako”, adierazi du Álvaro Pérez Alonso Bilboko Udaleko Osasun eta Kontsumo Arloko Zinegotzi Ordezkariak.

Intsektuen, anfibioen eta hegaztien santutegia

Bilboko Udal Hilerria hilerri jasangarri bihurtzeko helburu orokorrerako, Bilbao Zerbitzuak-ek 39. etxadiaren ondoko belardian basa-bizitzarako lorategia sortu du udazken honetan, intsektu, anfibio eta hegaztien santutegi izan dadin. Horretarako, bertako landare eta egitura berde ugari landatu dira, tokiko biodibertsitatea garatzen eta ezartzen laguntzeko. Izan ere, inguruneari elementu artifizialak eman zaizkio, hala nola intsektuentzako babeslekuak, hegaztientzako hiru kaxa-habia, anfibioentzako urmael bat eta bi ur-iturri animalientzako hidratazio-gune gisa.

“Espazio hau aukeratu da leku diskretua delako, Hilerriko ohiko igarotze-bideetatik urrun. Bertan, bisitariek lorategi-espazio natural batek eskaintzen duen edertasunaz eta lasaitasunaz gozatu ahal izango dute, atseden hartzeko, paseatzeko eta natura behatzeko leku bihurtuta, ipar-mendebaldeko haize nagusien babesean eta eguzki ordu ugariko espazio zabalean”, azaldu du Álvaro Pérez zinegotziak.

Ekimena Ehorztetxe eta Udal Hilerrien Elkartearen (AFCM) Hilerri Biziak programaren barruan dago. Izan ere, Bilboko Udal Hilerria bere sorreratik dago hilerrietako natura, ondare, kultura eta arte balioak sustatzea helburu duen elkarte horren barruan.

Irudiak

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia  944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019