EU | ES

2024ko azaroaren 21a, osteguna

Hasiera       Web mapa          Kontaktua        Salaketen kanala

2024ko azaroaren 21a, osteguna
2024ko azaroaren 21a, osteguna

Bilbao Zerbitzuak-ek Bilboko eta Deustuko hilerriak kontserbatzeko eta mantentzeko tasak ordaintzeko epea ireki du

Epean ordainagiriak otsailaren 19tik martxoaren 25era kobratuko dira.

Epea igarotakoan, ordainagirien ordainketa betearazpen-bidetik eskatuko da, % 20ko errekarguarekin.

Kanpaina horretan, emakidaren titular diren 33.807 pertsona daude tasa ordaintzera deituta, aurreikusitako 619.155 euroko diru-bilketa gordina lortzeko.

Bilbao Zerbitzuak-ek otsailaren 19an irekiko du Bilboko eta Deustuko udal-hilerrien kontserbazio-, mantentze- eta garbiketa-zerbitzuak emateagatiko tasak ordaintzeko epea. Errolda helbideratuta duten pertsonei aldiaren azken egunean, hau da, martxoaren 25ean, kobratuko zaie, errekargu barik. Bankuan helbideratuta ez dauden gainerako ordainagirietarako, ordainketa epea otsailaren 19tik martxoaren 25era bitartekoa izango da. Ordainketa Kutxabankeko edo BBV Argentariako edozein bulegotan baino ezin izango da egin, banku-erakunde bakoitzak ezarritako egun eta orduetan. Horretarako, titularrek etxean jasoko duten inprimakia aurkeztu beharko da. Epea igarotakoan, ordainagiriak betearazpen-bidetik ordaintzea eskatuko da, % 20ko errekarguarekin.

Kanpaina honetan, Bilboko eta Deustuko hilerrietan kapera, panteoi, hilobi edo nitxo baten gaineko emakidaren titular diren 33.807 pertsonak ordaindu behar dute tasa hori. Bilbao Zerbitzuak-ek 619.155 euroko diru-bilketa gordina aurreikusi du kontzeptu horrengatik (BEZik gabe).

Gaur egun, iraungi gabeko emakida asko daude, ez helbiderik ez banku-daturik eman ez duten titular partikularren eskuetan. Ondorioz, ezin zaie ordainagiririk igorri, ezta zorren berri eman ere. Kasu horietarako guztietarako, Bilbao Zerbitzuak-ek ordainagiriak helbideratzea gomendatzen du, etxeetara bidaltzen den informazio-dokumentu bereko dagokion atala betez.

Kontserbazio-tasa horren bidez, emakiden titularren kontura, Bilboko eta Deustuko udal-hilerrietako gune komunak, bideak, zuhaitzak eta instalazio orokorrak kontserbatzen, mantentzen eta garbitzen laguntzen da. Horretatik kanpo geratzen dira ehorzketa-unitateak garbitzea eta mantentzea –emakidaren titularren erantzukizuna da–, bai eta panteoi komunitarioen kontserbazio-tasa ere.

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia  944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019