EU | ES

2022ko abenduaren 05a, astelehena

Hasiera       Web mapa          Kontaktua        Irisgarritasuna

2022ko abenduaren 05a, astelehena
2022ko abenduaren 05a, astelehena

Bilbao Zerbitzuak-ek “Bilboko udal hilerria” I. Argazki lehiaketaren epaia jakitera eman du

Lehiaketa 2022ko apirilaren 23an, larunbatean, egin zen, 8:30etik 13:30era, hilerria irekita dagoen ordutegian, Bilbao Zerbitzuak-ek Bilboko Udaleko Osasun eta Kontsumo Sailarekin lankidetzan prestatu duen Bilboko udal Hilerriko 2022ko kultur programazioaren barruan.

Bilboko udalerriko kultur politikaren barruan, lehiaketaren helburua kultur sorkuntza bultzatzea eta Bilboko udal hilerriko kultura eta ondarea sustatzea da, argazkigintza adierazpen artistiko gisa erabiliz. Bilbao Zerbitzuak-ek deitutako lehiaketan 25 pertsonak hartu dute parte, 7 emakumek eta 18 gizonek, 31 pertsonak eman dute izena.

Begoña Guillén Montero-ren “Desesperanza” lanak jaso du lehen saria; bigarren saria, berriz, Eduardo López Arceo-ren “Txoria txori” izeneko lanak jaso du, eta hirugarrena, Jesús Ángel Esteras López-ren “Acariciando el cielo” lanak.

Argazkigintzan ospe eta izen handia duten pertsonek osatu dute epaimahaia, Ignacio Pérez El Correoko argazkilariak eta Óscar González DEIAko argazkilariak eta baita Yolanda Díez Bilboko Udaleko Alkateorde eta Bilbao Zerbitzuak erakundeko presidenteak eta José Antonio Fernández Entitateko Zuzendariak ere.

Epaimahaiak “originaltasuna, kalitate teknikoa eta estetikoa, sentsibilitatea, gaitasun kritikoa eta komunikatiboa, eta proposatu zen Bilboko udal Hilerriko heriotzaren inguruko artea esanahirik zabalenean gaira egokitzen jakitea” baloratu ditu. Epaimahaiak lehiaketara aurkeztutako lanen maila altua nabarmendu du, sarituez gain. Horren ondorioz oso zaila izan da azken erabakia hartzea eta, azkenik, larunbateko 18:45ean gertatu da.

Laster emango da jakitera noiz banatuko zaizkien sariak sarituei eta non erakutsiko diren saritutako lanak katalogo digital batean. Katalogo hori Bilbao Zerbitzuak-en webgunean egongo da eskuragarri.

Poesia eta musika klasiko errezitaldia

Horrez gain, eguerdiko 12:00etan, poesia eta musika klasikoaren zaleak Kaperan egin den poesia errezitaldian izan dira. Bertan, Bizkaiko Elkarte Artistikoko kide diren María José Domínguez, María Blanca Tinquero eta José Ramón López rapsodek ekitaldirako hautatutako euskal poeten 18 poema errezitatu dituzte. Aukeratutako poeten artean Javier de Bengoetxea, Blas de Otero, Gabriel Aresti eta Gabriel Celaya egon dira, besteak beste.

Poesiaren irakurketarekin batera, Zuriñe De Diego (biolina) eta Miren De Diego (biola) artistek, Joaquín Rodrigoren Aranjuezko Kontzertuaren Adagioa, Johann Pachelbelen Canon eta Luigi Boccheriniren Madrilgo kaleetako Serenata interpretatuko dituzte, besteak beste.

Amaren Egunaren ospakizuna

Maiatzaren 1ean, maiatzeko lehen igandean, 12:00etan, Amaren Eguna ospatuko dugu Bilboko udal Hilerrian, helburu batekin: familiak maite dituzten guztiekin batera egon ahal izatea da, bake eta lasaitasun giroan, jada ez dauden ama guztiak gogora ekartzeko eta gure maiteekin egotea eta merezi duten maitasuna ematea zein garrantzitsua den ikusteko.

Horretarako, amei eta abesbatzen musikari eskainitako poesia errezitaldia egingo dugu, 1945etik margolariak, poetak, rapsodak eta artea maite duten kide ugari biltzen dituen Bizkaiko Elkarte Artistikoaren, Bilbon egoitza duen Bizkaiko lehen kultur elkartearen, eskutik.

Eta 4kote emakumeen abesbatzak hartuko du parte Edurne Eguiaren, Bidane Txopitearen, Iratxe Uribelarrearen eta Igone Amestiren ahotsekin.

Irudiak

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia  944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019