EU | ES

2024ko urriaren 05a, larunbata

Hasiera       Web mapa          Kontaktua        Salaketen kanala

2024ko urriaren 05a, larunbata
2024ko urriaren 05a, larunbata

Bilbao Zerbitzuak-ek Bilboko udal hilerrian eguzki-plaken instalazioa eta martxan jartzea amaitu du

  • Jarduera hau nitxoen hamar eraikinen teilatuetan eta hilerriko langileen aldagela-eraikineko bi isurialdeko teilatuan egin da.
  • Iberdrolak jarri du abian instalazioa, eta sare elektrikoari konektatuta funtzionatzen du; hau da, energia-soberakina sarera isurtzen da, eta konpainia elektrikoaren fakturan kontsumoaren zati bat konpentsatzen da.
  • Ekimen honi esker, Bilboko herritarren bizi-kalitatea hobetuko da, energia berriztagarriak tokiko ekoizpen-ekonomian modu aktiboan integratuko direlako eta klima-aldaketaren aurka borrokatuko delako.
Bilboko udal hilerrian eguzki-plakak instalatzeko eta abian jartzeko ekintza burutu egin da. Proiektuaren lehen fase honek 87.135 euroko aurrekontua izan du, eta hamabi astean egin da. Honela, Bilbao Zerbitzuak-ek lortu du uriko hilerria erabat jasangarria izan dadila, Garapen Jasangarrirako 2030 Agendan eta haren garapen jasangarrirako 17 helburuetan ezarritakoa betez. Yolanda Diez Osasun eta Kontsumoko zinegotziak azaldu duenez, ekimen honek Bilboko herritarren bizi-kalitatea hobetzen laguntzen du, tokiko ekoizpen-ekonomian energia berriztagarriak modu aktiboan integratuko direlako eta klima-aldaketaren aurka borrokatuko delako. Jarduera nitxoen hamar eraikinen teilatuan eta hilerriko langileen aldagela-eraikineko bi isurialdeko teilatuan egin da (zehazki, 14, 63 eta 16 blokeen eta mantentze-eraikinen artean). Sistemaren orientazioak eta makurdurak eta sistemaren gaineko itzalek dakartzaten galerak ahalik eta txikienak izateko moduan erabaki da moduluen antolaketa (186 dira guztira). Hain zuzen ere, instalazioa autokontsumo erregimenean dabil, sare elektrikoari konektatuta. Hau da, soberan geratzen den energia sarera sartzen da, eta horrela konpainia elektrikoaren fakturan soberakinak konpentsatzen dira. Hala, Bilbao Zerbitzuak-ek soberan sortutako energiaren etekinak eskuratzen ditu, kontsumorako beharrezkoa ez bada. Orobat, aurpegi biko panelek (nitxoen gainean daudenek) instalazioaren errendimendua hobetzen dute. Iberdrolak jarri du martxan instalazio fotovoltaikoa, autokontsumo modalitatean, soberakinen konpentsazio sinpletuan. Bikote Solar da enpresa instalatzailea. Nabarmendu behar dugu autokontsumoak tokiko lanpostuak eta kualifikazio handiko lanpostuak sustatzen dituela instalazioa diseinatzeko, muntatzeko eta ustiatzeko. Euskal energia-konpainiak, honelako autokontsumo-ekimenen bidez, bere estrategian sakontzen segitzen du. Izan ere, dagoeneko etxebizitzetan, industrian, komertzioan, nekazaritzan eta abeltzaintzan instalazio fotovoltaikoekin sortutako autokontsumoaren eremuan lanean ari baita. Hori guztia, “giltza eskuan” izeneko soluzioaren bidez, Smart Solar izenekoa, enpresentzat nahiz etxebizitzentzat dena. Soluzio horretan azterlana eta diseinu pertsonalizatua, administrazio-izapideak, muntaia, finantzaketa, mantentze-lanak eta web-tresnen bidezko monitorizazioa sartzen dira. Honelako instalazioen bidez urteko fakturan asko aurreztu daiteke: % 70eraino, etxebizitzak bateriarik badauka, eta % 40raino, bateriarik ez badauka. Bilboko Udal Hilerriko urteko elektrizitate-kontsumoa nahiko txikia da, baina azken helburua da espazio publiko jasangarria izan dadila ingurumenaren aldetik, eta energia berriztagarriak erabili ditzala, energia sortzeko instalazio elektriko fotovoltaikoak ezarriz. Gainera, Bilboko herritarren bizi-kalitatea hobetuko da honela, tokiko ekoizpen-ekonomian energia berriztagarriak modu aktiboan integratuko direlako eta klima-aldaketaren aurka borrokatuko delako. Bigarren fasean, Bilbao Zerbitzuak-ek ibilgailu elektrikoak kargatzeko 4 puntu jarriko ditu: haietako bi bisitariek erabiltzeko, eta beste biak hilerriko mantentze-lanetako ibilgailuentzat.

CO2 emisioak murrizten ditu

Instalazioa ahalik eta etekin handiena ateratzeko proiektatu da. Potentzia nominala 70 kWP-koa izango da, gutxi gorabehera. Proiektu teknikoaren datuekin egindako simulazioak erakusten du jatorri berriztagarriko energia sortzeko sistema fotovoltaiko honen bidez murriztu egiten direla elektrizitatea modu konbentzionalean sortzean isurtzen diren CO2 emisioak; zehazki, atmosferara igortzen diren CO2 emisioak 21.893,8 kg. murriztuko lirateke urtero. Gainera, urtero 3.423,9 zuhaitz moztea saihestuko da horrela.

Irudiak

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia  944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019