Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia 944 231 019
EU | ES
Bilbao Zerbitzuak-ek eguzki plakak instalatuko ditu Zabalguneko eta Otxarkoagako udal merkatuetan
Bilbao Zerbitzuak-ek eguzki plakak instalatuko ditu Zabalguneko eta Otxarkoagako udal merkatuetan
Bilbao Zerbitzuak-ek eguzki plakak instalatuko ditu Zabalguneko eta Otxarkoagako udal merkatuetan
Zabalguneko eta Otxarkoagako udal-merkatuak eguzki-energiara lotuko dira. Bilbao Zerbitzuak-ek bi eguzki-instalazio fotovoltaikoren hornitze, instalazio eta martxan jartze obra kontratatuko du bi lekuetan, banakako autokontsumo modalitatean.
Obrak aurtengo azken hiruhilekoan hasiko direla aurreikusten da, eta 4 hilabeteko egikaritze epea eta 258.000 euroko, BEZik gabe, aurrekontua izango dute. Gainera, aldez aurretik, kokapen-puntu egokiena ezagutzeko azterlana egingo da, betiere bi eraikinen arkitektura errespetatuz.
Zabalguneko eraikinaren estalkiaren gainean bi instalazio fotovoltaiko independente egingo dira: % 40 erdisotorako energia elektrikoaren hornidurarako, eta % 60 eraikineko gainerako solairuetarako energia elektrikoaren hornidurarako. Otxarkoagako merkatuan egingo den eguzki-instalazio fotovoltaikoak, bestalde, 276 metro karratu hartuko ditu fatxadan, eta 440 metro karratu Angela Arregi plazako pergolan, Otxarkoagako merkatuaren estalkiaren gainean.
Bi merkatuen artean, instalazioek 1.616 metro karratu eguzki-panel izango dituzte, horietatik 900 Zabalgunean eta 716 Otxarkoagan, eta autokontsumo moduan funtzionatuko dute, soberakinak konpentsatuz. Hau da, soberan dagoen energia sarera pasatuko da, eta, horrela, konpainia elektrikoaren fakturan konpentsazioa lortuko da. Gainera, merkatariek eta bezeroek berehala ikusi ahal izango dute errendimendua, pantaila batzuek denbora errealean sortzen ari den energia erakutsiko baitute.
Bi udal-merkatu horiek, jada plakak dituzten Erriberako Merkatuaren eta Bilboko Hilerriaren bideari jarraituko diote. “Instalazio horien bidez, Zabalguneko eta Otxarkoagako udal-merkatuek ingurumen arloko jasangarritasun osoa izatea bilatzen dugu, eta, horretarako, energia berriztagarrien erabileran oinarritutako hazkundea sustatzen dugu, sorkuntza fotovoltaikoko instalazio elektrikoak ezarriz. Gainera, ekimen honek Bilboko herritarren bizi-kalitatea hobetzen lagunduko du, klima-aldaketaren aurkako borroka bultzatzen baitu; izan ere, energia berriztagarria den aldetik, energia garbia da, oso gutxi kutsatzen du”, adierazi du Álvaro Pérez Alonso Bilboko Udaleko Osasun eta Kontsumo Arloko Zinegotzi Ordezkariak.
Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia 944 231 019
Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019
Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019