EU | ES

2026ko azaroaren 08a, igandea

Hasiera          Web mapa          Kontaktua      Salaketen kanala

2026ko azaroaren 08a, igandea
2026ko azaroaren 08a, igandea

Bilbao Zerbitzuak-ek komunikazio-aholkularitzako zerbitzua lizitatu du, bere jarduera herritarrei hurbiltzeko

Bere jardueraren hedapena indartzen jarraitzeko eta herritarrei ematen dituen zerbitzuei buruzko interes orokorreko informazioa hurbiltzeko asmoz, Bilbao Zerbitzuak-ek komunikazio-aholkularitzako zerbitzu espezializatu bat kontratatzeko prozesua abiarazi du.

Kontratuak 64.400 euroko balioa du (BEZa kanpo), eta hasiera batean bi urteko iraupena izango du, urtez urte beste bi urtez luzatzeko aukerarekin. Kontratu horrek aholkularitza estrategikoko lanak, prentsa-bulegoa eta komunikazio-mezu zein -estrategiak zehazteko laguntza hartzen ditu barne, bai egoera arruntetan, bai krisi-kudeaketako testuinguruetan. Halaber, komunikazio-plangintzarekin, diseinuarekin eta publizitatearekin lotutako zerbitzuak biltzen ditu, Bilbao Zerbitzuak duen Komunikazio Plana garatzen eta betetzen laguntzeko.

Zerbitzu honek Bilbao Zerbitzuak-ek komunikazio hurbil, garden eta eskuragarri baten alde duen konpromisoari erantzuten dio, eta Garapen Jasangarrirako 16. Helburua betetzen laguntzen du, erakunde eraginkor, garden eta arduratsuak sustatzera bideratuta dagoena. Gainera, ekimena Bilboko Balioen Gutunean jasotako emakumeen eta gizonen arteko berdintasun, konpromiso, erantzunkidetasun, aniztasun eta inklusio, konfiantza, parte-hartze eta ohore-balioei lotuta dago.

Lizitazioan parte hartu nahi duten enpresek eskuragarri dituzte dagoeneko dokumentazio guztia eta parte hartzeko baldintzak Euskadiko Kontratazio Publikoaren Plataforman.

Irudiak

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia  944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019