EU | ES

Sábado, 5 de octubre de 2024

Inicio          Mapa Web          Contacto          Canal de denuncias

Sábado, 5 de octubre de 2024
Sábado, 5 de octubre de 2024

Bilbao Zerbitzuak-ek legegintzaldiko azken Administrazio Kontseilua egin du

Bilbao Zerbitzuak-ek joan den martxoaren 24an egin zuen legegintzaldi honetako Administrazio Kontseiluaren ohiko azken bilkura, Yolanda Díez Bilboko Udaleko Alkateorde eta Osasun eta Kontsumo Arloko Zinegotzi Ordezkaria, eta aldi berean Bilbao Zerbitzuak-eko presidentea buru zela. Juan Mari Aburto Bilboko alkateak eskaileren oinean Kontseiluaren irudia gordeko duen familia argazkian hartu zuen parte.

Bilkura 2022ko azaroaren 18an egindako azken Administrazio Kontseiluaren bilkurako aktaren onarpenarekin hasi zen, eta horren bidez onetsita geratu ziren aurreko ekitaldiari dagozkion erakundearen urteko kontuak, balantzea eta egoera, galdu-irabazien kontuak eta memoria barne. Era berean, Eusko Jaurlaritzaren 2006ko urriaren 4ko Ebazpenaren bidez itxi zen Begoñako hilerri zaharraren esparruaren kudeaketa Bilboko Udalari itzultzea onartu zen.

Bilkura horretan, halaber, 111/2022 prozedura arruntaren egoeraren berri eman zen. Prozedura hori aurrera doa Bilboko Administrazioarekiko Auzien 3. Epaitegian. Horren bidez, bere garaian Baika enpresari emandako Erriberako Merkatuan gastrotabernen eremuaren gaineko emakida bertan behera uztea eskatzen zen, emakidadunak ez ordaintzeagatik, bereziki, aurretik behin-behinekoz emandako kautelazko neurriak kentzeari dagokionez.

2022ko Kudeaketa Txostenaren kontu-ematea izan zen gai-zerrendako puntu nagusietakoa. Erriberako Merkatuan hotz industrialaren sistemaren ordezkapena eta merkatu horretan eguzki-panelen instalazioa nabarmendu ziren egindako jarduketen artean. Jarduketa horien guztien helburua Erribera ingurumen aldetik jasangarri bilakatzea da, gutxiago kutsatuz eta autokontsumorako energia elektrikoa sortuz. Era berean, Bilboko udal-hilerrian eguzki-plakak instalatzeak ekonomian eta ingurumenean duen eraginari buruzko zifrak eman ziren; izan ere, urtebete martxan egon ondoren, energia elektrikoaren guztizko kontsumoaren % 59a autokontsumo-erregimenean estaltzea lortu du.

Yolanda Díez Bilboko Udaleko Alkateorde eta Osasun eta Kontsumo Saileko Zinegotzi Ordezkariak, Bilbao Zerbitzuak-eko presidente den aldetik, eskerrak eman zituen “Administrazio Kontseilua osatzen duten pertsona guztien lau urte hauetako lanagatik, guztien ahaleginari, gertutasunari, laguntzari eta emandako laguntzari esker proiektuak atera direlako eta aurrera egiten jarraitu dutelako, erakundearen jarduerarekiko dedikazioaren eta leialtasunaren erakusgarri izanik. Era berean, eskerrak eman gura dizkiet Bilbao Zerbitzuak-en lan egiten duten pertsona guztiei, komunikabideei eta Administrazio Kontseiluko Idazkaritzari, organoari laguntza juridikoa emateagatik”, bukatu zuen Diezek.

Irudiak

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia  944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019