EU | ES

2024ko abenduaren 13a, ostirala

Hasiera       Web mapa          Kontaktua        Salaketen kanala

2024ko abenduaren 13a, ostirala
2024ko abenduaren 13a, ostirala

Bilbao Zerbitzuak-ek sariak banatu dizkie Bilboko hilerriko pintura azkarreko lehiaketako irabazleei

Bilboko Udal Hilerriko Pintura Lehiaketaren I. edizioko irabazleei ekainaren 17an eman zitzaizkien sariak, Bilboko Udaletxeko Areto Arabiarrean. Lanak astebetez erakutsiko dira Erriberako Merkatuko kartel digitaletan eta Bilbao Zerbitzuak-en webgunean. Gainera, lehiaketaren oinarrien arabera, saritutako margolanak eta emandakoak Bilboko Hilerrian ere egongo dira ikusgai Domu Santu eguneko kultur programazioan.

“Beste ezer baino lehen, lehiaketa honetako irabazleak zoriondu gura nituzke, egindako lanen bidez benetako talentu artistikoa gozatzeko aukera eman digutelako. Bestalde, eskerrak eman gura dizkiet parte-hartzaile guztiei euren margolanen bidez Bilboko Udal Hilerriaren edertasuna eta xarma gozatzeko modu berriak erakusteagatik”, adierazi du Yolanda Díez Bilboko Udaleko Alkateorde eta Osasun eta Kontsumo Zinegotzi Ordezkariak.

Aida Mauri Crusat bartzelonarraren “Entrada a la Cripta” margolanak lortu zuen lehen saria, eta José Reyes Rodriguezen “Capilla somonte basabe” eta Carlos Espiga Alfonsoren “Esculturas” lanek bigarren eta hirugarren sariak lortu zituzten, hurrenez hurren. Era berean, Josep Millasen “Cementerio de Bilbao” pinturak akzesita lortu zuen.

Irudiak

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia  944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019