EU | ES

2024ko uztailaren 19a, ostirala

Hasiera       Web mapa          Kontaktua        Salaketen kanala

2024ko uztailaren 19a, ostirala
2024ko uztailaren 19a, ostirala

Bilbao Zerbitzuak-ek udal hilerrian antolatutako aire zabaleko pintura lasterraren III. Lehiaketako sariak banatu ditu

Lehiaketaren edizio berri honetan, Benigno Rodríguez Sánchezek lehen saria eskuratu du, Zara García Saizek bigarrena, eta Carlos Espiga Alonsok hirugarrena

Bilbao Zerbitzuak-ek gaur goizean banatu ditu ekainaren hasieran Udal Hilerrian antolatutako aire zabaleko pintura lasterraren lehiaketako sariak, 2024rako diseinatutako kultura programaren barruan kokatzen direnak. “Lehiaketaren hirugarren edizio honetan partaidetza marka guztiak hautsi ditugu. Lehiaketak gainera Bilboko Udal Hilerriko ondarea eta hileta-sinbologia balioetsi nahi ditu, baita barrutiak duen bake eta harmonia sentsazioa ere “, nabarmendu du Álvaro Pérez Alonsok, Bilboko Udaleko Osasun eta Kontsumo Arloko zinegotziak.

Aire zabaleko pintura azkarraren lehiaketako lehen saria Benigno Rodríguez Sánchezek jaso du “No te olvido” lanagatik, bigarrena Zara García Saizek “Koimeterion” pinturarekin, eta hirugarrena Carlos Espiga Alonsok, “El Cementerio” lanarekin. Halaber, akzesita eman zaio Leticia Gaspar Garcíari “Galería” obragatik.

Lehiaketaren edizio berri honetan 29 pertsonek parte hartu dute, iaz baino 17 gehiago.

Irudiak

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia  944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019