EU | ES

2024ko azaroaren 21a, osteguna

Hasiera       Web mapa          Kontaktua        Salaketen kanala

2024ko azaroaren 21a, osteguna
2024ko azaroaren 21a, osteguna

Bilbao Zerbitzuak-ek urrian Bilbon egingo den Panasef forumaren antolaketan laguntzen du

Forumaren hirugarren edizioa da, eta Bilbok hartuko du lekukoa, Zaragozaren (2018) eta Sevillaren (2022) atzetik

Programa profesionalean aurreikusitako jardueren esparruan, Bilbao Zerbitzuak elkarteak bisita gidatua eskainiko du Bilboko hilerrira, kanposantu hurbiltzeko eta 2024ko agenda kulturalaren esparruan bultzatutako bisita-programari balioa emateko

Gainera, Forumak doako jardueren programa oso bat aurreikusten du, herritar guztiei irekia, hileta-sektorearen garrantzia eta gizartean betetzen duen papera transmititzeko eta hurbiltzeko. Izen-emateak irailean irekiko dira

Datorren urriaren 17 eta 18an, Bilbok Hileta Zerbitzuen Elkarte Nazionalak antolatzen duen eta beste batzuen artean Bilbao Zerbitzuaren laguntza duen Panasef Forumaren III. edizioa hartuko du. Bizkaiko hiriburuak hartuko du 2018an Zaragozan eta 2022an Sevillan egin zen ekitaldi honen lekukoa.

Bi egunetan zehar, Panasef Forumaren III. edizio honetan antolatu diren 30 jarduera baino gehiagotan parte hartu ahal izango dute bertaratutakoek. Alvaro Pérez Bilboko Udaleko Osasun eta Kontsumo zinegotzi ordezkariak zehaztu duenez, “Bilbao Zerbitzuak eta Panasef erakundeen arteko lankidetzaren esparruan, urriaren 17an, 16etan, bisita gidatu bat eskainiko diegu Forumera bertaratzen direnei, hilerria hurbiltzeko eta 2024ko agenda kulturalaren esparruan bultzatutako bisita-programari balioa emateko”.

Sektoreko profesionalek izena eman dezakete jada beren webgunearen bidez formularioko datuak betez, edo email bidez, secretaria@panasef.com helbidera idatziz eta formulario hau osatuz.

Gainera, bi egun horietan zehar, Panasefek doan eskainiko ditu hitzaldiak, erakusketak, gastronomia-erakustaldiak, ponentziak eta lehiaketak, herritar guztientzat irekiak. Horien bitartez, hileta-sektorearen garrantzia eta gizartean betetzen duen papera transmititu eta hurbildu nahi da. Izan ere, ekitaldiaren helburua heriotzaren gaineko tabuak dakartzan oztopoak haustea da, sektorearen profesionalizazioari balioa emateaz eta horretan aurrera egiteaz gain. Irailean irekiko da ekintza hauetan izena emateko epea.

Ekitaldia babesten Montserrat Martí Caballe opera abeslaria, Luis Piedrahita umorista eta idazlea, Elsa Punset idazlea eta Mago More artista izango dira, besteak beste.

Irudiak

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia  944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019