EU | ES

2022ko maiatzaren 25a, asteazkena

Hasiera       Web mapa          Kontaktua        Irisgarritasuna

2022ko maiatzaren 25a, asteazkena
2022ko maiatzaren 25a, asteazkena

Bilbao Zerbitzuak elkarlanean arituko da AprendeTEA elkartearekin, autismoaren eta asperger-aren inguruan sentsibilizatzeko erriberako merkatura egingo duen bisitan

Asperger eta Autismoaren Espektroko nahasmendua duten pertsonen Familien Prestakuntza eta Aisia Sustatzeko Elkarteak Erriberako Merkatua bisitatuko du larunbat honetan, abenduaren 18an. Bilbao Zerbitzuakek, merkatuko merkatarien elkarteak eta Star Wars unibertsoko figurante homologatuen Legión 501 taldeak ere hartuko dute parte.

Ekitaldian zehar, photocall bat jarriko da atarian, eta bertan Star Warseko figuranteek argazkiak aterako dituzte umeekin eta senideekin batera. Photocall-az gain, ekitaldian zehar, pertsonaia batzuek merkatuko postuak bisitatuko dituzte animazioa sortzeko eta, aldi berean, Bilbao Zerbitzuakek udal merkatuei dagokienez egiten duen lana bistaratzeko.

Photocall-aren albo batean, aprendeTEAko zenbait kidek Autismoari eta Asperger-ari buruzko informazioa ematen arituko dira, eta, horrela, dauden mitoei buruzko benetako informazioa transmititzea eta bertaratzen direnak nahasmendu horiek dituzten pertsonen aurrean sentsibilizatzea lortuko dute.

Ekitaldia 11:30ean hasiko da eta bi ordu inguruko iraupena izango du.

Irudiak

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia  944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019