EU | ES

2026ko uztailaren 16a, osteguna

Hasiera          Web mapa          Kontaktua      Salaketen kanala

2026ko uztailaren 16a, osteguna
2026ko uztailaren 16a, osteguna

Bilbao Zerbitzuak Otxarkoagako merkatua kudeatu eta dinamizatzeko emakida berri bat bultzatu du

  • Eskaintzak aurkezteko epea uztailaren 6ra arte egongo da zabalik.
  • Emakida berriak 10 urteko iraupena izango du hasiera batean, eta beste 5 urtez luzatzeko aukera egongo da ere.
  • Helburua merkatuak auzoko motor komertzial eta sozial gisa duen zeregina indartzea da.

Bilbao Zerbitzuak Otxarkoagako udal-merkatuko zerbitzu publikoaren administrazio-emakida berria lizitatu du, zeinak barne hartzen dituen espazioaren kudeaketa, ustiapena eta dinamizazio zerbitzua. Eskaintza aurkezteko epea uztailaren 6ra arte egongo da zabalik.

Indarrean dagoen lizitazioa amaitzear dagoenez, 2026ko irailaren 29rako aurreikusita dago kontratu amaiera, lizitazio berri honekin Bilbao Zerbitzuak zerbitzuaren jarraitutasuna bermatzea nahi du, eta merkatu eredu dinamikoagoa, modernoagoa eta herritarren behar berrietara egokitua egotea ere.

Kontratu berriak 10 urteko emakida aurreikusten du hasiera batean, 5 urte gehiagoz luzatzeko aukerarekin, eta merkatuaren kudeaketa integrala barne hartzen du: postu eta espazio komertzialen ustiapena, bai eta ekipamenduaren mantentze, garbiketa, merkataritza dinamizazio edo modernizazio teknologikoa ere.

«Kontratu berri honekin Otxarkoagako Merkatuak auzoarentzat funtsezko zerbitzu publiko gisa duen zeregina indartu nahi dugu, bere funtzio komertziala dimentsio sozial eta hurbiltasun argiarekin uztartzen baitu. Dinamizazioa bultzatu eta kontsumo-ohitura berrietara egokituko duen eredu baten aldeko apustua bultzatu nahi dugu», adierazi du Álvaro Pérez Bilboko Udaleko Osasun eta Kontsumo zinegotziak.

Otxarkoagako Merkatua auzoko merkataritza ekipamendu nagusietako bat da, eta funtsezko zeregina du bai produktu freskoen horniketan, bai jarduera ekonomikoaren eta gizarte kohesioaren sorreran.

Emakida berriaren helburu nagusia lehiakortasuna hobetzea da, kudeaketa, komunikazio eta digitalizazio tresnak txertatuz, bai eta eskaintzaren dibertsifikazioa eta ingurunea elkartzeko eta dinamizatzeko espazio gisa duen zeregina indartuz.

Irudiak

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia  944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019