EU | ES

2024ko martxoaren 28a, osteguna

Hasiera       Web mapa          Kontaktua        Salaketen kanala

2024ko martxoaren 28a, osteguna
2024ko martxoaren 28a, osteguna

Bilbao Zerbitzuak kanposantura joatea mugatu du

Hileta eta agur zibilen kastan, gehienez lau pertsona egon ahal dira; baina COVID-19k eragindako heriotzaren kasuan, ezin izango da inolako ekintzarik egin.

Segurtasun neurriak areagotuko dira.

Bilbao Zerbitzuak jakinarazi du berehala neurri hauek ezarriko direla Bilboko hilerrian:

    1. COVID-19 infekzioaren ondorioz hiltzen bada, ez da hilerrira jango senitarteko edo hurbileko inor, eta ez da inolako agurrik egingo. Ehorzketa edo errausketa zerbitzuak sor ditzakeen arazo guztiak posta elektronikoz edo telefonoz izapidetuko dira.
    2. Gainerako heriotzetan, bertaratutakoen kopurua lau pertsonatara mugatzen da, eta horiek gutxienez bi metroko segurtasun distantzia gorde beharko dute baita hilerriko langileekin ere.
    3. Partikularrek hilerrian errautsak biltzea bertan behera uzten da konfinamendu egoera irauten duen bitartean.
    4. Ehorztetxeek errautsak jasoko dituzte ehorzketa edo errausketa zerbitzurako nahitaezko dokumentazioa entregatu behar dutenean.

      Asistentzia mugatua

Halaber, Bilbao Zerbitzuak 

segurtasun neurriak areagotuko ditu hilerriko langileekin lan egingo duten kanpoko langile exprofesoekin, eta Bilboko Udaltzaingoaren eta Ertzaintzaren laguntza izango du, beharrezkoa bada.

Bilboko udal-hilerriak errausketa-zerbitzua zabalduko du, ordutegi jarraituan 8:00etatik 22:00etara, eta hileta zerbitzuetako enpresa guztiei laguntza eskatu die ahal duten guztietan lan horiek egin ditzaten.

Bilbao Zerbitzuko langile guztiek zerbitzu duina ematen jarraitzeko lan egiten dute, eta bera, beste lan batzuk geldiarazi dituzte, Hala nola, 43 etxadiko panteoiari komunitarioen gorpuak hobitik ateratzea.

Azkenik, gogoan izan Bilboko hilerria eta Deustukoa itxita daudela bisitetarako.

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia  944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019