EU | ES

2025ko urtarrilaren 07a, asteartea

Hasiera       Web mapa          Kontaktua        Salaketen kanala

2025ko urtarrilaren 07a, asteartea
2025ko urtarrilaren 07a, asteartea

Bilbao Zerbitzuak oroimen eta duintasun gune bat sortuko du udal hilerrian

Proiektuaren idazketaren lizitazioa, gaur bertan atera dena, orain arte egindako desobiratze-lanetan aurkitutako 120 pertsonen gorpuzkiak hartu beharko ditu, baina baita GOGORAk egin ditzakeenak ere

Memorial berriak proiektuaren informazio panelak izango ditu eta Iñigo Arregi Elorzak egindako “Duintasuna – La dignidad” eskultura izango du buru

Era berean, Bilbao Zerbitzuak-ek jarraipena emango dio “Bilboko hilerriko 43. partzelan musulmanen errituaren araberako ehorzketa-protokoloari”, eta eraikin berri bat eraikiko du lurperatze-lekuaren ondoan

Bilbao Zerbitzuak-ek gure gizartearen Memoria Historikoa berreskuratzeko bidean aurrera egitea du helburu nagusi, eta horretarako Bilboko Udal Hilerrian memoriarako eta duintasunerako gune bat sortzeko bidea hasi du. Lizitaziora atera berri den proiektuak orain arte egindako desobiratze-lanetan aurkitutako 120 pertsonen gorpuzkiak hartu beharko ditu, baina baita GOGORAk, Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuak, Eusko Jaurlaritzaren eta Aranzadi Zientzia Elkartearen mendekoa, burutu ditzakeenak.

“Memorialaren helburua da Espainiako gerra zibilean demokraziaren eta askatasunaren alde bizitza eman zutenen eredua duintzea, oroitzapena gordetzea eta oroimena ohoratzea”, adierazi du Álvaro Pérez Osasun eta Kontsumo Saileko zinegotzi eta Bilbao Zerbitzuak-eko presidenteak. Hain zuzen ere, Aranzadi Zientzia Elkarteak 2021eko urria eta 2022ko abuztua bitartean Bilboko Begoñako hilerrian egindako indusketak agerian utzitako 4.700 pertsonen gurpuzkien oroimenez, proiektuak “Begoñako Argia” izeneko bigarren errekonozimendu- eta erreparazio-gune bat izango du. “Gorpuzkiak udal hilerrira eraman dira behin betiko lurperatzeko, Bilboko memoria historikoaren zati gisa, eta horrekin konprometituta gaude Bilbao Zerbitzuak-en”, gaineratu du zinegotziak.

Memorial berriak proiektuaren informazio-panelak izango ditu ere, eta “Duintasuna – La dignidad” eskultura, 3,50 metrokoa, izango du buru, Iñigo Arregi Elorzak egina eta GOGORAk hornitua, Institutuak sustatzen dituen memoria- eta duintasun-espazio guztien identifikazio-zeinu eta espazioaren mugarri gisa.

Erlijio musulmanaren hezurtegia

Era berean, 2023ko azaroan onartutako “Bilboko hilerriko 43. lurzatian musulmanen errituaren araberako ehorzketa-protokoloari” jarraipena emateko, Bilbao Zerbitzuak-ek bigarren lizitazio bat atera du lurperatze-lekuaren ondoko eremuan eraikin bat eraikitzeko, argi eta garbi bereizitako bi zatirekin. Horietako bat lurperatu eta bost urte geroago aterako diren gorpuzkiak hartzeko erabiliko da, banan-banan, familiak hala eskatuta. Bigarren tokiak sarbide mugatua izango du, eta modu mugagabean ostatatuko ditu banaka kontserbatu nahi ez dituzten edo kontserbatu ezin dituzten pertsonen gorpuzkiak, hezurtegi orokor gisa.

Zinegotziaren hitzetan, “ekimen hau komunitate musulmanaren entzute-prozesu aktibo baten emaitza da, eta Udalaren helburuen barruan kokatzen da ere, Bilbo Kulturarteko Hiri gisa sendotzeko eta Bilboko gizartearen ezaugarri den aniztasuna aitortzeko ere”.

Bilboko Balioen Agiriarekin alienatuta

Bi proiektuak Bilboko Balioen Agiriarekin alienatuta daude, zehazki, justizia sozialaren, aniztasunaren eta inklusioaren balioekin, giza eskubideekiko errespetuarekin, konpromisoarekin eta bizikidetzarekin. Era berean, proiektuak 11 eta 16 Garapen Iraunkorreko Helburuak biltzen ditu; hiriak inklusiboagoak, seguruagoak, erresilienteagoak eta jasangarriagoak izan daitezen lortzea, eta gizarte justuak, baketsuak eta inklusiboak sustatzea, hurrenez hurren.

“Administrazio publikoetatik baldintzak sustatu eta erraztu behar ditugu, pertsonek iragana ezagutu ditzaten, edozein indarkeria-modurekiko beldurretik aske, eta egunerokoan seguru sentitzeko, jatorri etnikoa, erlijioa, sexu-orientazioa edo ideia politikoak edozein direla ere”, ondorioztatu du Álvaro Pérezek.

Irudiak

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia  944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019