EU | ES

2026ko urriaren 31a, larunbata

Hasiera          Web mapa          Kontaktua      Salaketen kanala

2026ko urriaren 31a, larunbata
2026ko urriaren 31a, larunbata

Bilbao Zerbitzuak-ek prest ditu jada Bilboko hilerriak Domu Santu egunerako

Bilboko eta Deustuko hilerriek goizeko 8etatik arratsaldeko 18etara izango dituzte ateak zabalik, etenik gabe

Azaroaren 1ean Bilboko Hilerriko Kaperara hurbiltzen direnek Bilbao Zerbitzuak-ek urtero antolatzen duen ohiko kontzertu lirikoaz gozatu ahal izango dute, Bilbao Bel Canto taldearen ahots ezagunen eskutik

Domu Santu Egunaren ospakizuna dela eta azaroaren 1ean, eta Bilboko eta Deustuko hilerrietan espero diren ehunka bisitak ikusita, Bilbao Zerbitzuak-ek, urteroko legez, antolaketa berezia jarriko du abian; zerbitzuak sendotzeko, esparruko egonaldia atsegina izateko eta familiei arreta bikaina eskaintzeko. Edonola ere, eta jendetza biltzea saiheste aldera, herritarrei begirunez eskatzen zaie, ahal den neurrian, aurretik, mailakatuta eta garraio publikoa erabiliz bertaratzeko.

«Egun hauetan, gure hilerriek beren senideak gogoratzera datozen familia ugari hartzen dituzte. Bisita lasai egitea nahi dugu, ingurune zaindu batean eta behar duten laguntza zein arreta bermatuta izanik”, adierazi du Álvaro Pérezek, Bilboko Udaleko Osasun eta Kontsumo Saileko zinegotziak. Hori dela eta, eta bisitaldia, ahal dela, are bereziagoa izan dadin, Bilboko Hilerriko Kaperan urtero Bilbao Zerbitzuak-ek antolatzen duen ohiko kontzertu lirikoa izango da.

Musika-ekitaldiaren bederatzigarren edizio honi 13:00etan emango zaio hasiera, eta Bilbao Bel Canto taldearen ahots ezagunek girotuko dute hitzordua. Patricia Sesar sopranoak eta Martín Barcelona tenorrak jarriko diote ahotsa emanaldiari, Zuriñe de Diegoren biolinaren, Miren de Diegoren biolaren eta Iñaki Belaskoren pianoaren doinuek lagunduta. Gainera, bertaratzeko aukerarik ez dutenek ere ez dute zertan saioa galdu, kontzertuaz zuzenean gozatu ahal izango baitute etxean, Telebilbao tokiko telebista-kateari esker.

Nolanahi ere, giroa berotzen joateko, kontzertuaren aurretik, 12:00etan, Bilboko apezpikuak meza bat emango du kapera bertan.

Ordutegi bereziak

Bilboko hilerrietara joan nahi dutenek goizeko 8etatik arratsaldeko 18etara izango dituzte ateak zabalik, etenik gabe. Gainera, azaroaren 1ean bulegoetako aurrez aurreko arreta ere indartu egingo da. Hori dela eta, Bilboko udal-hilerrian beste langile bat egongo da jendeari laguntzeko 11etatik 17etara; Deustukoan, berriz, Bilbao Zerbitzuak-eko lanbideetako langile bat arituko da familiei zerbitzua ematen 10etatik 14etara.

Irudiak

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia  944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019