Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia 944 231 019
EU | ES
Bilbao Zerbitzuak-ek Erriberako merkatuko estalkiko segurtasuna indartuko du erorketen aurkako sistema berri batekin
Bilbao Zerbitzuak-ek Erriberako merkatuko estalkiko segurtasuna indartuko du erorketen aurkako sistema berri batekin
Bilbao Zerbitzuak-ek Erriberako merkatuko estalkiko segurtasuna indartuko du erorketen aurkako sistema berri batekin
Erriberako Merkatuko estalkira mantentze-, ikuskapen- eta konponketa-lanak egitera igotzen diren langileen babesa bermatze aldera, Bilbao Zerbitzuak-ek lizitaziora atera du erorketen aurkako segurtasun-sistema berriak jartzeko kontratua, 126.910 euroko zenbatekoan (BEZa kanpo). Jarduketa honi esker, altueran egiten diren lanen baldintzak hobetuko dira, eta bide batez, hiriko eraikin enblematikoenetako bat kontserbatzen lagunduko da.
Jarduketa honek merkatuko estalkian hautemandako behar bati ere erantzuten dio, gaur egun ez baitu ainguraketa-puntu seguru eta homologaturik. Gainera, bertan dauden elementuak zaharkituta edo hondatuta daude, eta horrek ezinezko egiten du mantentze- eta kontserbazio-lanak egitera igo behar duten pertsonen segurtasuna bermatzea.
Egoera honek asko zailtzen du eraikinari ongi eusteko ezinbestekoak diren lanak egitea; esaterako, ur-iragazteak bilatzea eta konpontzea, junturak zigilatzea, itukinak konpontzea edo hondatutako piezak aldatzea. Horregatik guztiagatik, profesionalek beren lana seguru egin dezaten, ezinbestekoa da altuerako erorketa-arriskua dakarren edozein istripu saihestuko duen babes-sistema jarraitu eta fidagarri bat jartzea. Egoera honek asko zailtzen du eraikina egoera onean mantentzeko ezinbestekoak diren lanak egitea; esaterako, ur-iragazteak bilatzea eta konpontzea, junturak zigilatzea, itukin eta teila-hodiak konpontzea edo hondatutako piezak aldatzea. Horregatik guztiagatik, eta profesionalek lan horiek beharrezko bermeekin egin ditzaten, ezinbestekoa da altuerako erorketa-arriskua minimizatuko duen babes-sistema jarraitu eta fidagarri bat izatea.
Kontratuaren barruan segurtasun-sistema berriak hornitzea, abian jartzea eta legeztatzea sartzen dira, baita hurrengo bost urteetan instalazioaren mantentze-lanak egitea ere. Lanak egiteko gehieneko epea hiru hilabetekoa izango da, kontratua sinatzen denetik hasita.
Jarduketa hau bat dator Bilbao Zerbitzuak-ek bere Balio Gutunean hartutako konpromisoekin; batez ere, langileen segurtasunari eta osasunari, kudeaketa bikainari eta ondare publikoa zaintzeari dagokienez. Era berean, 2030 Agendako Garapen Jasangarrirako Helburuak betetzen laguntzen du, arriskuen prebentziorako araudia betetzen dela ziurtatzen baitu eta langileek beren zereginak segurtasun osoz egitea bermatzen baitu.
Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia 944 231 019
Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019
Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019