Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia 944 231 019
EU | ES
Bilbao Zerbitzuak udal hilerriaren araudi berri baten prozesuari ekin dio behar berrietara egokitzeko
Bilbao Zerbitzuak udal hilerriaren araudi berri baten prozesuari ekin dio behar berrietara egokitzeko
Bilbao Zerbitzuak udal hilerriaren araudi berri baten prozesuari ekin dio behar berrietara egokitzeko
Erregelamendua 2012an onartutakoa ordeztuko du, eta hildakoentzako eta haien senideentzako arreta erraztu eta hobetzea du helburu, bai eta haien erabilerak berritzea ere, heriotzari buruzko tratamenduaren pentsamoldea aldatzen lagunduz
Dokumentuak etxe-animaliei hileta-zerbitzuak eskaintzea, errausketen gorakadari erantzutea, erlijio-kolektiboak ehorzteko guneak erreserbatzea, heriotza perinatalaren tratamendu sentikorra edo familiei laguntza eta arreta osoa ematea proposatzen du
Hilerriek gizartean jokatzen duten papera aldatuz joan da urteetan zehar, eta Bilbokoa ez da salbuespena. Hori dela eta, Bilbao Zerbitzuak espazioaren araudi berri baten prozesuari ekin dio, udal hilerria egungo beharrizan sozialetara eta etorkizuneko erronketara egokitzeko. “Erregelamendu honen azken helburua, 2012an indarrean zegoena ordezkatzera datorrena, hildakoen eta haien senideen arreta erraztea eta hobetzea da, baina baita haien erabilerak berritzea ere, heriotzari buruzko tratamenduaren pentsamoldea aldatzen lagunduz”, azaldu du Bilboko Udaleko Osasun eta Kontsumo zinegotzi Álvaro Pérezek.
Gauzak horrela, eta herritarren eskaerei erantzunez, araudi berriak proposatzen du etxe-animaliei buruzko hileta-zerbitzuak eskaintzea, baina baita agertzen diren errealitate eta behar berri batzuei erantzutea ere; hala nola, errausketen gorakada, erlijio-kolektiboak ehorzteko guneak gordetzea, heriotza perinatalaren tratamendu sentikorra, edo familiei laguntza eta arreta osoa ematea erakunde espezializatuekin lankidetzan. “Gure hilerria imajinario kolektiboan urruneko espazio izateari uztea nahi dugu, eta hiriko bizitzan erabat integratutako leku bihurtzea. Oroimenerako, errespeturako eta kulturarako gunea da, eta, gainera, funtsezko zerbitzu publikoa eskaintzen du”, nabarmendu du zinegotziak.
Araudi berri honekin, Bilbao Zerbitzuak ere aukera emango die familia interesdunei beren emakida berritzeko, lehen eskuraketan baino prezio baxuagoan gainera, diskriminazio positiboko neurri gisa, familiek beren hildakoen gorpuzkiak hirian gorde ditzaten sustatzeko.
Funtsezko zerbitzu hori bermatzeaz gain, dokumentu berri honek hilerriak gordetzen duen ondare historiko eta artistiko handiari balioa eman nahi dio. “Gure hilerria Bilbon bizi izan zen jendearen oroitzapenez betetako lekua dela aldarrikatu nahi dugu. Bilboko leku garrantzitsua da, eta Bilboko kultur eskaintzaren parte ere izan behar du”, azpimarratu du zinegotziak. Izan ere, azken hiru urteetan kultura- eta hezkuntza-ekimenak garatu dira, hala nola bisita gidatuak, errezitaldiak eta ondare-elementuen zaharberritzea, hilerriak hiri-bizitzan duen presentzia normalizatzea eta heriotzari lotutako tabu sozialak haustea helburu dutenak.
Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia 944 231 019
Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019
Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019