Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia 944 231 019
EU | ES
Bilbok 2022ko Mugikortasunaren Aste Europarra sustatzen du, aurtengo leloa “konexio hobeak” delarik, eta baldosan eta bidegorrian jarriko du arreta
Bilbok 2022ko Mugikortasunaren Aste Europarra sustatzen du, aurtengo leloa “konexio hobeak” delarik, eta baldosan eta bidegorrian jarriko du arreta
Bilbok 2022ko Mugikortasunaren Aste Europarra sustatzen du, aurtengo leloa “konexio hobeak” delarik, eta baldosan eta bidegorrian jarriko du arreta
2022ko MAE Bilbo programak baldosari eta bidegorriari ematen diote protagonismoa, asfaltoaren aurrean, joan-etorri jasangarri, seguru eta osasungarrien neurri eta ekimen berrien bidez.
2022ko MAEren esparruan, Bilbo funikularraren berrikuntzari, igogailu berrieei eta bidegorri bati bultzada emateko prestatzen ari da, eta jasangarritasun turistikoko proiektuak batzen ditu.
Langileen eta bazkideen joan-etorrietan CO2 isurtzen dela jabetuta, enpresek eta erakundeek jardunbide egokiak jarriko dituzte abian horiek arintzeko.
Domekan, hilaren 18an, Bilboko Kale Nagusia festa bihurtuko da, ume eta adinekoentzako mugikortasun jasangarriarekin lotutako jolas- eta kirol-jarduerak egiteko.
Osteguenean, hilak 22, “Bilbo, nire kotxe barik!” egunean, Telebilbaoko kaleko berriemaileek 2022ko “Ibiltaria” saria jasoko dute, sortu zireneko 30. urteurrenean.
Nora Abete Bilboko alkateorde eta Mugikortasun eta Jasangarritasun Saileko zinegotziak gaur aurkeztu du aurtengo Mugikortasunaren Aste Europarraren edizioa (2022ko MAE), urtero irailaren 16tik 22ra egiten dena. Aurtengo goiburua “Konexio hobeak” da. Yolanda Díaz alkateorde eta Osasun eta Kontsumo Saileko zinegotziak lagunduta, Abetek hainbat ekimen errepasatu ditu, egun hauetan baldosak eta bidegorriak asfaltoaren lekua har dezaten.
Erriberako Merkatua aukeratu da 2022ko MAE aurkezteko, mugikortasuna eta ariketa fisikoa elikadura osasuntsuko ohiturekin modu sinbolikoan elkartzeko. Yolanda Diez alkateordeak eta Osasun eta Kontsumo Saileko zinegotzi ordezkariak aurreratu duenez, ihazko edizioaren arrakastaren ondoren, Bilbao Zerbitzuak-ekin lankidetzan eta “Ibiltarien sarea” programaren osagarri modura, bisitak egingo dira udal merkatuetara jarduera fisikoan elikadura osasungarria sartzeak daukan garrantzia nabarmentzeko, ekonomia zirkularra eta bertoko produktuen kontsumoa sustatzeaz gain, hori guztia bizimodu osasungarria izateko.
2000. urteaz geroztik, Bilbo Mugikortasunaren Aste Europarrean ari da parte hartzen. Kanpaina horren helburua da hirietako mugikortasun jasangarriak eta garraiobide jasangarrien erabilerak dakartzan onurei buruz herritarrak sentsibilizatzea; garraiobide horien artean daude, besteak beste, garraio publikoa, bizikleta, oinezko joan-etorriak, partekatutako autoen sistemak eta abarrak.
Bi hamarkada baino gehiagotan, Bilbok hainbat ekimen gauzatu ditu, Europako Batzordeak automobilaren erabilera eta haiek eragiten dituzten isurketa murrizteko jardunbide egokienen artean dauzkanak, eta hiri-plangintzako neurriak ere ezarri ditu, uria inklusiboagoa izan dadin.
Izan ere, uriburua aitzindaria izan da, orduko 30 kilometrora jaitsi baitu kale guztietan zirkulatzeko abiadura. Ekimen horren bidez, Europako Batasuneko Hiri Segurtasuneko Saria lortu zuen, tokiko agintariek bide-segurtasunaren arloko lorpen garrantzitsu eta berritzaileei egindako ekarpena aitortzen duena. Era berean, Bilbok bidegorrien kopurua eta hedapena handitzen jarraitzearen aldeko apustua egin du eta, horri esker, bizikleta ohiko garraiobide bihurtu da kaleetan; beste alde batetik, herritarrak oinez edo garraio publikoan ibiltzera bultzatu ditu. Azken politika horien artean nabarmentzekoak dira, besteak beste, “Bilbo ezagutzeko ibilbideak osasuna zaintzen duzun aldian”, “Eskola-bideak”, domeketan Moyua eta Mazarredo arteko bidea eta Mesedeetako kalea, San Nikolas eta Areatzako zubiaren arteko bidea, eta egunero hiru eskola-inguruneak oinezkoentzako bihurtzea, eta Bilbobizi bizikletak alokatzeko udal-zerbitzua jartzea.
Era berean, uriak beste ekimen batzuk gehitu dizkie horiei erregai fosilak erabiltzen dituzten ibilgailuak apurka-apurka aldatzeko, autobusen flota berritzeko, taxiak, anbulantziak eta banaketa elektrikoko ibilgailuak berritzeko edo gaur egun bizilagunen irisgarritasuna errazten duten 64 igogailu eta arrapalak abian jartzeko. Orain, MAEren esparruan, Artxandako Funikularra berritzeari, igogailu eta bidegorri berriak martxan jartzeari edo jasangarritasun turistikoko proiektuei bultzada handia emateko prestatzen ari da.
2022ko MAE programaren aurkezpenean, Nora Abetek gizarte-erakundeek, erakundeek eta enpresa laguntzaileek egindako ekarpena nabarmendu nahi izan du, hala nola Bizkaiko Foru Aldundia, Bilbobus, Decathlon, Euskaltel, Ceprenor, Bilbao Basket Fundazioa, Athletic Fundazioa edo Laboral Kutxa. Mugikortasun jasangarriarekin lotutako jarduerak egiten dituzte beren eragin-eremuetan, herritarrak garraiobide bat aukeratzeko orduan portaera aldatzeak dakarren onura indibidual eta kolektiboaz kontzientziatzeko.
Mobility Action edo mugikortasunari buruzko jardunbide egoki horien barruan, Decathlonek mugikortasun jasangarria sustatzeko proposamena egin du bere dendetan. Hain zuzen ere, langileen eta bezeroen eskura jarriko du ibilgailu-flota bat, bizikletaz eta patinete elektrikoz hornituta. Gainera, helburu horrekin, datorren domekan, irailak 18, eta 2022ko MAE Bilbao programaren barruan, irristatze-pista bat jarriko du, adin guztietako pertsonek irristatzen ikasteko ikastaroekin.
Euskaltelek jasangarritasunarekin lotutako hainbat jarduera egiten ditu, langileentzako mugikortasun-planekin eta haiei egindako mugikortasun-inkestekin. Hain zuzen ere, ingurumen-inpaktu txikiagoa daukaten ibilgailuak eskaintzen dizkie, eta diruz lagundutako auto elektrikoen eta hibridoen eta bizikleta elektrikoen eredu gehiago eskaintzen dizkie. Konpainiak langileentzako autobus-zerbitzua ere jarri du martxan, bulegoetan ibilgailu-kargagailuak jarri ditu eta autoen isuriak neurtzeko neurriak hartu ditu, eta igorle handientzako hobekuntza-ekintzak abian jarri ditu. Jasangarritasunarekin daukan konpromisoa osatzeko, Euskaltelek astearen zati batean telelana sustatzen du, elektrizitate erabat berdea erabiltzen du eta eraikinetan energia-eraginkortasuna hobetzeko ekintzak gauzatu ditu.
Athletic Fundazioak, bere aldetik, Athletic Club jasangarritasunaren erreferente bihurtu nahi du bere jarduerari eragiten dioten alderdi guztietan, eta ikuspegi horren barruan mugikortasuna garrantzi handiko eremua da. Ez da ahaztu behar Athleticek ikaragarrizko eragin soziala duela bere ingurunean eta horrek sentsibilizazio prozesu kolektiboa azkartu dezake. 2019an akordioa aurkeztu zuen Mugikortasun eta Jasangarritasun Sailarekin, 2019ko MAEren esparruan. Akordio horren ondorioz, 50 bizikleta aparkatzeko lekua jarri zen San Mamesen, zaleak garraiobide horretan joan zitezen partidetara. Fundazioak bere bazkideen mugikortasun-prozesua aztertzen du kirol-topaketak egiten diren egunetan, C02 emisioak apurka-apurka murrizteko asmoz, eta klubaren mugikortasunerako garraio publikoa eta flota elektrikoak sustatzen jarraitzen du. Ekarpenen beste adibide bat C02 isuriak konpentsatzeko programa da, Lurgaia Fundazioarekin zuhaitzak landatuz.
Txirrindularitzako Euskadi Fundazioak bide-segurtasuneko neurriak ezartzera bideratutako sentsibilizazioan egiten du lan. Hori funtsezkoa da bizikletaren eta beste garraiobide jasangarri batzuen erabilera garatzen jarraitzeko, azpiegitura eroso eta erabilerrazen bidez erabilera sustatuz. Fundazioak konpromisoa hartu du txikienen artean harrobia sortzeko eta, beraz, funtsezkotzat jotzen du zirkulatzeko beldurra galtzea. Segurtasun-pertzepzio horrek zaletasuna sortuko du ume txikiengan.
Bilbao Basket Fundazioak ere bat egin du edizio honetan 2022ko MAErekin eta saskibaloiko zale guztiak mugikortasun jasangarri eta osasungarria praktikatzeko onurez kontzientziatzeko helburuekin. Bilbao Basket Fundazioa irabazi-asmorik gabeko erakundea da eta, kirolaren praktikaren eta balioen bitartez, gizarte-, hezkuntza- eta kirol-arloko proiektuak sustatu eta garatzea du helburu. Bilbao Basket Fundazioaren funtsezko helburua kirolaren bidez balioetan heztea da eta, zehazkiago, saskibaloia tresna modura erabiltzea.
Era berean, Laboral Kutxak “Laboral by Bike”, Enpresa Osasungarriaren programaren parte den ekintza garatzen du. Programa hori 2019an jarri zuen abian erakundeak, pertsonei bizitza osasuntsuagoaz gozatzen laguntzeko, elikadura osasungarriarekin, jarduera fisikoarekin, ongizate emozionalarekin eta mugikortasun jasangarriarekin lotutako ekimenak hedatuz. Aldi berean, GJHak lortzen laguntzeko konpromisoaren barruan, CO2aren emisio-iturri nagusietako bat langileak etxetik lantokira joatea dela ikusi du eta, beraz, plan bat diseinatzea erabaki zuen, Laboral Kutxan lan egiten duten pertsonek bizikleta erabil dezaten lanera joateko.
Ekimen horren emaitzak onak izaten ari dira, eta langileen % 10ek dagoeneko erabili du erakundeak ekimen horren barruan garatu duen aplikazioa (% 5 dira normalean bizikletaz joaten direnak). Aplikazio horri esker lanera bizikletan joaten diren pertsonak identifika daitezke, eta garraiobide hori aukeratzen dutenei egunean euro bat emateko balio du. Baina ez da hor geratu; izan ere, irailetik aurrera, aplikazioa erabiltzen dutenek bizikletaren erabileraren ondorioz karbono-aztarna murrizten zelan lagundu duten ikusiko dute (egindako kilometroen bidez), bai banaka, bai taldean. Gainera, irailean, lanera oinez doazen pertsonak sartuko dira ekimen horretan; horrela, bada, bizikleta garraiobide jasangarri gisa erabiltzea sustatzeaz gain, garraiobide kutsatzaileak erabili ordez oinez joateko aukera dutenak ere animatuko dituzte. Helburua da aukera daukaten pertsona guztiek, etxetik gertu daudelako, autoaren ordez alternatiba jasangarriagoak erabiltzera animatzea eta, horretarako, beren kolektiboa horrelako ekimenen bidez kontzientziatzen eta animatzen jarraitzea.
Mugikortasunaren Aste Europarraren hogeita bigarren edizioaren helburua da lekuen eta herritarren arteko sinergiak sustatzen jarraitzea. Ekimena 1999an sortu zen Europan (Autorik gabeko eguna), eta 2000. urtetik aurrera Europako Batzordearen laguntza izan zuen. Edizio honetan, mugikortasun aktiborako portaera-aldaketa, garraio publikoaren erabilera eta garraio-soluzio garbi eta adimendunak sustatuko dira, bai eta jardunbide egokiak eta neurri iraunkorrak ere.
2022. urteko kanpainarako Europako Batzordeak aukeratu duen leloa “Konexio hobeak” da eta bost zutabetan oinarrituko da: pertsonak, tokiak, garraio publikoa eta plangintza eta politikak. Aurtengo helburua da pertsonak elkarrengana bideratzea garraio publikoaren bidez, inguruko espazio publikoetan hainbat hilabeteko isolamendu, murrizketa eta muga jasan ondoren.
Esparru horretan, Multimodaltasun lasterketa tradizionala aldatu egingo da aurten MAEren “Konexio hobeak” lelora egokitzeko. Oraingoan, “Bilbo, nire kotxe barik!” egunean, irailaren 22an, eguena, UPV/EHUko ikasleen artean hautatutako lau pertsonak, Barik eta Bilbao Bizi txartelekin, gutxienez hiru garraiobide konbinatu beharko dituzte Otxarkoaga eta Errekalde plazaren arteko distantzia egiteko; horrela, konbinaziorik egokiena ebaluatuko da, bidean egindako denbora eta karbono-aztarna baloratuz.
EMAren edizio honetan, Mugikortasun eta Jasangarritasun Sailak aurreikusitako jarduerak berriz ere www.bilbaosinmicoche.net webgunean jasoko dira, baldosak eta bidegorriak asfaltoa jango duten aste honetako jarduerak barne.
Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia 944 231 019
Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019
Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019