EU | ES

2024ko irailaren 30a, astelehena

Hasiera       Web mapa          Kontaktua        Salaketen kanala

2024ko irailaren 30a, astelehena
2024ko irailaren 30a, astelehena

Bilbok XX.mendean jasan zituen gerra-gatazken aztarnak aurkitzen

Bilboko hilerria oraindik ere jendea txundituta uztea lortzen du 2024ko kultura-programaren barruan bultzatutako bisita gidatuetan. Gerra-gunea” izeneko bisitak esaterako, 1902ko apirilaren 27an inauguratu zenetik gaur egunera arte Bilboren historia astindu duten gertaera mingarrienak azaltzen dizkigu; Zabalguneko Zirkuko haurren tragedia 1912an; Espainiako gerra zibila (1936tik 1939ra), Oiz mendiko hegazkin-istripua (1985eko otsailaren 19a), edo COVID-19aren pandemia, besteak beste. Baina horiek guztiak gidari aditu baten eskutik entzutea iraileko larunbat goiz eguzkitsu batean, ezin alderatu.

Istorioen artean, Jose Oriberena dugu, baina nor izan zen? Bada, gaur egun Bilboko hilerrian dagoen teniente bilbotar bat. Bai, gorpuzkiak bere jaioterrian daude, baina lehenago Ceutan eta gero Sevillan egon ziren, Marokoko gerran hil ondoren, non Francisco Franco izeneko koronel baten aginduetara egon zen. Herrialde horretara Garellanoko kuartelean eratu ondoren iritsi zen (orain etxebizitza-dorre altuak eta autobus-geltoki bat ezagutzen ditugu). Hilobian Alberto Oribe dago, bere anaia, txiroen mediku bezala ezaguna zena. Honek errepublikanoen bandoan borrokatu zuen, ondorioz, errepresaliatu egin zuten.

Horrelako familia istorioak hilerriak duen aberastasun arkitektoniko garrantzitsuarekin nahasten dira. Erdialdeak, “nobleei” eskainita, Quitín de la Torre, Mogrovejo eta Higinio Basterraren obrak ditu. Hara iristeko lehendik bisitariek biltegia zeharkatu behar dute. Ibilbidea hagin gerizpean dagoen hilerri zibileraino doa, eguerdiko eguzkitik babestuta agertzen den familia ebanjelistarenera heldu arte.

Bilbok XX. mendean jasan zituen gerra-gatazken beste aztarna batzuk ere aurki daitezke bisitan; alegia, alde bietara ia modu simetrikoan eraikita dauden fusilamendu-hormetan. Bertan oraindik ikusgai daude bala-markak.

Bisitaren amaieran hilerria bera bonbardatua izan zela ezagutuko da ere, ohartaraziz toki asko erreprodukzioak direla.

Irudiak

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia  944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019