Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia 944 231 019
EU | ES
Bilboko eta Deustuko udal hilerrietako bisita-ordutegiak Domu Santu egunean
Bilboko eta Deustuko udal hilerrietako bisita-ordutegiak Domu Santu egunean
Bilboko eta Deustuko udal hilerrietako bisita-ordutegiak Domu Santu egunean
Datorren asteazkenean, azaroak 1, Domu Santu Egunean, Bilboko eta Deustuko udal hilerriak zein ordutegitan bisita daitezke? Jaieguneko aurreko egun hauetan edozein unetan gerta dakigukeen galdera da. Zentzu horretan, Bilbao Zerbitzuak erakundeak gogorarazi duenez, Bilboko Udal Hilerria irekita egongo da 8etatik 18etara, neguko ohiko ordutegian (urritik maiatzera luzatzen dena). Deustuko hilerriaren ordutegia 8etatik 15etara izango da, azaroaren 1ean izan ezik, arratsaldeko 18ak arte irekita mantenduko dela.
Ehunka lagun hurbilduko dira egun hauetan bilboko hilerrira, gehien maite izan dutenak oroitzeko eta berriz elkartzeko keinu gisa. Hori horrela, eta dena prest egon dezan harrera onena egiteko, Bilbao Zerbitzuak erakundeak urteroko ekintza-plana aktibatu du, Bilboko eta Deustuko udal-hilerriek kalitatezko zerbitzua eta ingurunearekiko eta familiekiko errespetuzkoa eskain dezaten. “Ahal den neurrian, aldez aurretik joatea aholkatzen da, modu mailakatuan eta garraio publikoan, leku horietarako sarbideak trafikoz arintze aldera”, eskatu du Álvaro Pérez Alonso Bilboko Udaleko Osasun eta Kontsumo Arloko zinegotzi ordezkariak.
Gauzak horrela, erabiltzaileek beraiek jarriko dute nota. Bilbao Zerbitzuak erakundeak herritarrei ematen dizkien zerbitzuak hobetzen jarraitzeko, urriaren 28an eta 29an eta azaroaren 1ean hilerrira joaten diren bisitariei inkesta bana emango zaie iristen direnean, ordura arte egindako hobekuntzak eta jasotako zerbitzuak baloratzeko. 3.000 inkesta banatzea aurreikusi da.
Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia 944 231 019
Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019
Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019