EU | ES

2022ko urriaren 03a, astelehena

Hasiera       Web mapa          Kontaktua        Irisgarritasuna

2022ko urriaren 03a, astelehena
2022ko urriaren 03a, astelehena

Bilboko hilerria bideoklip musikal baten agertoki bihurtuko da

Bilboko Udal Hilerriak joan den martxoan sortutako “El año del caimán” rock taldea hartuko du abuztuaren 13, 14 eta 15ean. Hiru egun horietan, bandak kanposantua erabiliko du laster bere lehen diskoarekin batera aterako den bideoklip baten agertoki gisa.

“El Club de los 80” deitutako abestia, institututik elkar ezagutzen duten lagun talde bati eta euren bizitzan zehar elkarrekin gainditzen dituzten oztopoei buruzkoa da. Jaxsa taldeak, ikus-entzunezko lan independenteak egiten dituen kolektiboak, zuzenduko du grabazioa.

“Ondare kultural, historiko-artistiko eta paisajistiko garrantzitsuari esker, Bilboko Hilerria sentimenduz eta emozioz betetako “El Club de los 80” moduko istorioa kontatzeko agertoki idilikoa da. Bilbao Zerbitzuak-etik oso eskertuta gaude proiektu honetarako gure laguntza izan dutelako”, adierazi du Yolanda Díez Bilboko Udaleko alkateorde eta Osasun eta Kontsumo Saileko zinegotzi ordezkariak.

Irudiak

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia  944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019