EU | ES

2025ko azaroaren 26a, asteazkena

Hasiera          Web mapa          Kontaktua      Salaketen kanala

2025ko azaroaren 26a, asteazkena
2025ko azaroaren 26a, asteazkena

Bilboko hilerria “¿Descansan en paz?” ikus-entzunezko proiektuaren agertoki bihurtu da erlijio-aniztasunaren aldeko apustuaren esparruan

Bilbao Zerbitzuak-ek eta Bilboko Udalak udal-hilerri inklusibo baterantz aurrera egiteko konpromisoa berresten jarraitzen dute, non erlijio-konfesio guztiek beren sinesmenak errespetatuko dituen espazio bat izango duten. Gauzak horrela, eta erakundeen elkarlanari esker, Entierro Digno elkarteak ekoiztutako “¿Descansan en paz?” ikus-entzunezko proiektuaren agertoki bihurtu da hilerria, hiriko kultura-aniztasuna eta ehorzketa jarduerak ikusarazteko helburuarekin.

“Bilboko Hilerrian zenbait hileta mota antolatzen dira, ezberdintasun etiko, kultural eta erlijiosoak eta familien nahia kontuan izanik, errespetua eta duintasuna bermatuz. Gure kultura nortasun eta sinesmen askoren arragoa da, eta diskriminaziorik gabe adierazteko aukera egon behar da”, adierazi du Alvaro Pérez Bilboko Udaleko Osasun eta Kontsumo zinegotzi ordezkariak. Halaber, Iñigo Zubizarreta Kulturartekotasun zinegotziak nabarmendu duenez, «jarduera honekin Bilbok hiri ireki eta inklusibo gisa duen posizioa sendotzen du».

Proiektu honek Bilboko Udal Hilerriak musulmanak lurperatzeko egokitutako espazioaren handitzeko lanekin kointziditu du. Leku berri honen sorrerarekin, Bilboko Erlijioen Mahaiak elkarrizketa eta kolaborazio prozesutik abiatu dena, 2.000 ehorzketa baino gehiago hartzeko lekua dago orain. Neurriarekin sor daitezkeen beharrei bide emango zaie eta Bizkaia osoko musulmanen hilobiak hartzeko aukera zabalduko da.

Bilbok bizikidetza eta aniztasunarekiko errespetua funtsezko balioak diren hiri gisa duen posizioa sendotu du “¿Descansan en paz?” proiektuaren.

Irudiak

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia  944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019