EU | ES

2024ko urriaren 25a, ostirala

Hasiera       Web mapa          Kontaktua        Salaketen kanala

2024ko urriaren 25a, ostirala
2024ko urriaren 25a, ostirala

Bilboko hilerria neguko ohiko ordutegira itzuliko da gaur

Gaur Bilboko Udal Hilerriak udako ordutegia utziko du eta neguko ohiko ordutegira itzuliko da: 8etatik 18etara. Aurrez aurreko edozein izapide egiteko, Bilbao Zerbitzuak-ek hitzordua eskatzea gomendatzen du, 944 231 019 telefonoan edo info@zbk.bilbao.eus helbide elektronikoan, arreta hori eskatzen dutenek lehentasuna izango dutelako. Gainerako pertsonei arreta ondoren emango zaie.

“Aldez aurreko hitzordua herritarrek duten eskubidea da eta hala ulertzen dugu. Interesa dutenek erabil dezakete edo ez, baina arreta arintzeko eta itxaronaldiak ahalik eta gehien murrizteko, bai eta Bilbao Zerbitzuen administrazio-bulegoetan pilaketak saihesteko balio du ere”, azaldu du Bilboko Udaleko Osasun eta Kontsumo arloko zinegotzi ordezkari Álvaro Pérez Alonsok.

Edonola ere, bulegoa astelehenetik ostiralera egongo da zabalik, 8etatik 14etara. Eta larunbat eta igandeetan arreta emango zaie bakarrik hildako pertsonen familiei. Bestalde, ehorzketako guardiak ere ohiko ordutegia izango du, 8etatik 13etara.

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia  944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019