Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia 944 231 019
EU | ES
Bilboko hilerriak hamar bat kultur ekitaldi hartuko ditu 2024an zehar
Bilboko hilerriak hamar bat kultur ekitaldi hartuko ditu 2024an zehar
Bilboko hilerriak hamar bat kultur ekitaldi hartuko ditu 2024an zehar
Bilbao Zerbitzuak Bilboko Udal Hilerriko arkitektura-, arte- eta paisaia-ondarea sustatzeko asmoarekin jarraizten du hainbat kultur jarduera antolatuz.
Aurtengo egitarauak 10 mugarri garrantzitsu izango ditu, baita nobedadeak ere; lehen aldiz film laburren lehiaketa bat hartuko duelako eta udaberri eta uda bitarteko bisita gidatuen zikloa luzatuko duelako.
Bilboko Udal Hilerria jardueraz beteko da berriro 2024an, Bilbao Zerbitzuak aurreikusi duen kultur programarekin. Hala aurkeztu dute gaur goizean Bilboko Udaleko Osasun eta Kontsumo Saileko zinegotzi den Álvaro Pérez Alonsok eta Bilbao Zerbitzuak erakundeko gerente den José Antonio Fernándezek.
“Ekintzek herritarrei panteoi artean ezkutatuta bizi den ondarea gerturatzea dute helburu. Bai eta hilerriaren ikuspegi positiboago bat proposatzea ere, bake, oroimen eta jada gurekin ez daudenekin elkartzeko lekua delako”, nabarmendu du Álvaro Pérez Alonsok.
Aurtengo egitarauak hamar bat kultur ekitaldi izango ditu, baina nobedadeak ere, lehen aldiz film laburren lehiaketa bat hartuko duelako kanposantuak. “Jarduera honen helburua hilerriak bake eta atsedenerako leku diren ikuspegia hurbiltzea da, mina kontsolamendu, onarpen eta itxaropen bihurtzen duten ikuspegia alegia, itxialdi leku bat delakoaren ideia urrunduz. Heriotza beharrezko igarobide natural bat bezala ikusi behar dugu”, zioen zinegotziak gaur goizean. Bideoak 3 minutuko iraupena izango du gehienez, eta lekuaren jarrera positiboa transmititu beharko du.
Gainera, Hego Euskal Herriko Alpinismo Federazioaren (gaur egun Euskal Mendizale Federazioa) mendeurrena dela eta, datorren maiatzaren 18an, larunbata, omenaldi bat egingo zaie Bilboko hilerrian lurperatuta dauden mendizale guztiei. Egun horretan, Bidea Orientazio Klubaren laguntzarekin, orienteering proba bat (kirol-orientazioa) egingo da kanposantuaren esparruan.
“Aurreko urteetan herritarren artean izandako onarpen ona ikusita, leku honen beste ikusmira bat sortu nahi dugu jarduera berriekin”, adierazi du Álvaro Pérez Alonsok. Izan ere, gaueko bisita antzeztuen zikloarekin lortutako arrakastaren ondoren, 2024an bisita gidatu ezberdinak eskainiko dira; bata kulturala, bestea arkitekturari buruzkoa, eta azkena hiriko pertsonaia ospetsuenen hilobiak zeharkatuko dituena. Jarduerak gida kualifikatuak izango ditu eta martxotik ekainera bitartean eta irailean zehar egitea aurreikusten da. Uztail eta abuztuko hilak gaueko bisiten ziklo berri baterako gordeko dira.
Edonola ere, hilerrian egingo den lehenengo jarduera martxoaren 19an izango da, Aitaren Eguna dela eta. Omenaldia 12etan hasiko da Bilboko Udal Hilerriko kaperan, poesia eta musika klasikoko errezitaldi tradizionalarekin. Bertan, familiak euren senideekin elkartu ahal izango dira bake eta lasaitasun giroan, helburu batekin; jada ez dauden aitak gogoraraztea. Ekitaldia amaitutakoan, primula vulgaris alba plena edo flor de San José loreak dituzten 100 loreontzi banatuko zaizkie bertaratutakoei (izakinak agortu arte).
Egitarauak apirilaren 20an jarraituko du III. argazki lehiaketarekin. Jarduera hirugarren urtez jarraian egingo da, 9etatik 14etara, eta hilerriaren kultura eta ondare arkitektoniko, artistiko eta paisajistikoa balioetsi nahi ditu.
Martxoan aitekin egingo den bezala, hilerriak amak ere omenduko ditu maiatzaren lehenengo igandean, hilaren 5ean, goizeko 12etan. Bilbao Zerbitzuak elkartearen helburua da, Amaren Egunaren ospakizunaren bitartez, familiek gogoratzea zein garrantzitsua den maite ditugunekin eta hurbilekoekin egotea eta merezi duten maitasuna ematea. Jarduera poesia-errezitaldi bat izango da, emakumezko talde bokal batek lagunduta. Bertaratutakoei 100 bouquet/margarita/lore sorta banatuko zaizkie (izakinak agortu arte).
Aurten aire zabaleko pintura lehiaketak ekainaren 1ean izango da, bere hirugarren edizioa betez. Ekitaldia 8:30etik 14etara egingo da. Hileta-artearekin lotutako pinturak aurkeztuko ahal izango dituzte parte-hartzaileek, arreta berezia ipinita alderdi monumental, artistiko, paisajistiko eta ezohikoei, hileta-sinbologiari eta ondare-balioari, baita Bilboko udal-hilerriaren esparruan dagoen bake- eta harmonia-sentsazioari buruzkoa ere.
Musika ere ez da faltako 2024ko programan. Iaz bezala, Bilbao Zerbitzuak erakundeak berriz antolatuko du saxo- eta piano-kontzertua, Iñaki Bermúdez saxofonistaren eskutik. Kontzertua irailaren 21ean izango da.
Bilboko Udal Hilerriak Domu Santu eguna ospatuko du berriro azaroaren 1ean klasiko batekin: VII. Kontzertu lirikoa (13etatik 14:15era). Kontzertua konpositore ospetsuenen musika-lan sakratuen hautaketa zainduaren eta delikatuaren interpretazioa izango da. Gainera, Bilbao Bel Canto Elkarteko soprano batek, tenore batek, biolin batek, biola batek eta piano batek hartuko dute parte. Bertaratu ezin diren pertsonentzat, ekitaldia zuzenean emango dute Telebilbao tokiko telebista-katearen bitartez.
Aurten ere, Domu Santuen Egunari lotutako sukaldaritzako errezetak gogoratu eta sustatzeko, Bilbao Zerbitzuak elkarteak egun horri lotutako sukaldaritzako errezeten lehiaketaren bigarren edizioa deituko du. Lehiaketan parte hartu nahi dutenek euren errezeta gustukoenak helarazi beharko dituzte, osagaiak deskribatuz eta nola egiten dituzten azalduz, edozein bide erabiliz, baita bideo bidez ere. Ondoren, Bilboko Goi Mailako Ostalaritza Eskolako (ESHBI) sukaldariek osatutako epaimahai batek bi errezeta onenak aukeratuko ditu eta egileak Erriberako Merkatu Sukaldaritzako Eskolako instalazioetan egingo dira, ESHBIko arduradun batekin batera. Ekitaldia urriaren 25ean izango da.
Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia 944 231 019
Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019
Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019