EU | ES

2024ko abenduaren 13a, ostirala

Hasiera       Web mapa          Kontaktua        Salaketen kanala

2024ko abenduaren 13a, ostirala
2024ko abenduaren 13a, ostirala

Bilboko hilerriak hiriaren historia erakusten du audiogidak lagundutako ibilbideen bitartez

Bilboko Hilerria, berau osatzen duten elementu historiko-artistiko harrigarriei begira paseatzen den bitartean hiriaren historia ezagutzeko lekurik magiko eta harrigarrienetakoa da. Bilbao Zerbitzuak-ek hilerrian zehar ibilbide gidatua egiteko aukera eskaintzen du. Bertan, audiogidak ematen dituen azalpenen bitartez, hilerriaren hainbat alderdi ezagutzen dira. Ibilbideak hainbat interesguneetatik zehar paseatzea proposatzen du, besteak beste, familia ezagunen eta Indalecio Prieto edo Casilda Iturrizar moduko pertsona ospetsuen kaperetatik eta panteoietatik.

“Bilbao Zerbitzuak-ek jendearen eskura jartzen dituen audiogidei esker, guztiek euren kabuz ezagutu ahal izango dute hilerria. Bilboren eta bertako hilerriaren historia ikasiko dute, baita interesguneak eta bitxikeriak ezagutu ere”, adierazi du Yolanda Díez Bilboko Udaleko Alkateorde eta Osasun eta Kontsumo Zinegotzi Ordezkariak.

Bisitek ordubete inguruko iraupena dute, eta jende guztiarentzat eskuragarri daude, doan, gaztelaniaz, euskaraz eta ingelesez. Udan, bisitak 08:00etatik aurrera hasten dira eta, berandu iluntzen duela aprobetxatuz, 20:00ak arte luzatzen dira.

Irudiak

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia  944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019