EU | ES

2024ko azaroaren 14a, osteguna

Hasiera       Web mapa          Kontaktua        Salaketen kanala

2024ko azaroaren 14a, osteguna
2024ko azaroaren 14a, osteguna

Bilboko Hilerriak Klaustrorako sarrera birmoldatu eta irisgarritasuna hobetu du

Bilboko Hilerria Hiriak duen espaziorik preziatuenetakoa da, ez bakarrik arkitekturari dagokionez, baita historiari eta paisaiari dagokienez ere, aberastasun artistiko handia izateaz gain. Hala ere, duen antzinatasunarengatik eta bisitatzen duten pertsona-kopuruarengatik, denborak aurrera egin ahala instalazioak hondatuz joan dira, eta Hilerriko espazioetarako irisgarritasuna izan da gehien kaltetu den elementuetako bat. Horregatik, Bilbao Zerbitzuak hainbat hobekuntza-jarduera egiten ari da modu mailakatuan.

“Balio handiko obrak dira, oinez joatea erraztu eta arazoak saihestu gura dituztelako, batez ere mugitzeko gaitasun txikiagoa izan dezaketen pertsonengan pentsatuta”, azaldu du Yolanda Díez Bilbao Zerbitzuak-eko Presidente, Bilboko Alkateorde eta Udaleko Osasun eta Kontsumo Saileko zinegotziak.

Hain zuzen, aurten Klaustrorako edo Galeriarako sarbidea hobetu da, egungo eskailerak gainditzeko eta gurpil-aulkiak, umeen orgatxoak eta mugikortasun urriko pertsonak errazago sartzeko, oztopo arkitektonikoak kenduz. Horretarako, espaloia handitu egin da, batez beste 1,80 metroko zabalerara iritsi arte, eta Klaustrora atzeko aldetik iristeko moduko ibilbidea egokitu da. Horrez gain, kalearen alde bakoitzean beherapena egin da, eta Kaperaren alboetan bi arrapala egin dira jarduketa osatzeko.

Kaleak Klaustroarekiko zuen desnibelari dagokionez, bi arrapala egokituren bitartez salbatu da. Arrapala horiek bi tartetan banatuta daude, metro eta erdiko gutxieneko zabalera duen eskailera-buru batez bereizita, eta lauza irristagaitz batean bukatuta, erorketak edo labankadak saihesteko. Babes moduan, alboetan, arrapalek altzairu herdoilgaitzezko baranda bana dute. Horrela, ibilbide egokitua sortu da Klaustrora iristeko, oztopo arkitektonikoak kenduz. Jarduketak, batez ere, adinekoen edo mugitzeko arazoak dituzten pertsonen beharrei erantzuten die, hemendik aurrera Klaustrora modu erosoago eta seguruagoan sartu ahal izango direlako.

Gogorarazi behar da, lehen fasean, ibilgailuen sarrerak eta aparkalekuak, Errausketa-labeak, Biltegiak eta bulegoetarako sarbideak mugatutako eremuaren irisgarritasuna hobetu zela, espaloiak zabalduz, espaloietako pasabide naturalak jaitsiz eta Hilerriko erdiko gunea edo sarrera nagusia farolen bidez argiztatuz.

Irudiak

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia  944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019