Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia 944 231 019
EU | ES
Bilboko hilerrian eta udal merkatuetan instalatutako eguzki plakek 254 CO2 tona baino gehiagoren isurketa sahiestu dute klima aldaketari aurre egiten jarraitzeko
Bilboko hilerrian eta udal merkatuetan instalatutako eguzki plakek 254 CO2 tona baino gehiagoren isurketa sahiestu dute klima aldaketari aurre egiten jarraitzeko
Bilboko hilerrian eta udal merkatuetan instalatutako eguzki plakek 254 CO2 tona baino gehiagoren isurketa sahiestu dute klima aldaketari aurre egiten jarraitzeko
Bilbao Zerbitzuak egin duen ekonomia- eta ingurumen-txostenaren arabera, ekimenak herritarren bizi-kalitatea hobetzen laguntzen du, klima-aldaketaren aurka borrokatzen duen bitartean; izan ere, 214 tona karbono aurreztu dira, hau da, 349 zuhaitzen landaketa suposatzen duena.
Instalazioei erreparatuz, kanposantuan kontsumitutako energiaren %38,3 ekoitzi da, Erriberako merkatuan %28,7a, eta Otxarkoagako eta Zabalguneko merkatuetan %60,6 eta %35a, hurrenez hurren.
Bilbao Zerbitzuak 2021ean jasangarritasunaren alde hasitako bidea Bilboko Hilerri eta Udal Merkatuetan onurak eman ditu jada, erakundeak egin duen ekonomia- eta ingurumen-txostenaren arabera. Orain, instalazio horiek energia fotovoltaikoaren kontsumoa lehenesten dutenez, sare elektrikoarekin osatuz, kanposantuan 69,9 MWh (megawatt) ekoitzi dira, eta horietatik 40,2 MWh, %57,5 kontsumitu da. Guztizko kontsumoaren 105 MWh-etatik, %42,5a (29,6 MWh) sarera itzuli da.
“Ekimen honek herritarren bizi-kalitatea hobetzen laguntzen du, klima-aldaketaren aurka borrokatzen laguntzen duen bitartean. Energia garbia da”, adierazi du Álvaro Pérez Bilboko Udaleko Osasun eta Kontsumo Saileko zinegotziak.
Merkatuei dagokienez, Erriberako merkatuan 59,3 MWh (megawatt) ekoitzi dira, eta guztizko kontsumotik (292,4 MWh) 81,2 MWh, hau da, %85,6a, kontsumitu da. Otxarkoagako merkatuko eguzki-instalazio fotovoltaikoak 59,3 MWh (megawatt) ekoitzi ditu, eta sortutako 97,1 MWh-etik 58,8 MWh kontsumitu ditu, %99,2a. Azkenik, Zabalguneko Merkatuan, 47,9 MWh energia elektriko ekoitzi da, eta %35a merkatuan bertan kontsumitu da. Ekoitzitako gainerako energia Deustuko eta Labayruko merkatuetara bideratu da.
Energia fotovoltaikoa klimatologiaren mende dagoenez, nabarmentzekoa da uda izan dela ekoizpen eta aprobetxamendu handiena izan duen garaia. Neguan, aldiz, eguzki-argi ordu gutxiagorekin, energia gutxiago sortu da, baina jada ekoitzitako energia aprobetxatu da. Zifretara itzulita, 2024 honetan jatorri berriztagarriko sorkuntza fotovoltaikoko sistemak ohiko sorkuntza elektrikotik eratorritako 254 tona C02 baino gehiago murriztea ahalbidetu du, eta 214 tonako karbonoa aurreztea, hau da, 349 zuhaitz landatzea.
“Proiektu hau Bilbao Zerbitzuak bere eraikinen ingurumen-iraunkortasun osoa bermatzeko egiten ari den hobekuntza energetikoko obra multzoaren parte da. Oraingoz, ez da eguzki-plaka gehiago jartzea aurreikusten, baina bai bateria metatzaileak instalatzea, sortutako energia eta momentuan kontsumitzen ez dena hobeto aprobetxatzeko”, azaldu du zinegotziak.
Bilboko Hilerrian eta Erriberako, Otxarkoagako eta Zabalguneko udal-merkatuetan egin berri diren eguzki-plaka fotovoltaikoak energia berriztagarrien bidezko autokontsumorako eta biltegiratzerako pizgarrien programaren barruan sartzen dira, baita bizitegi-sektorean sistema termiko berriztagarriak ezartzeko ere. Programa hau Berreskurapen, Eraldaketa eta Erresilientzia Planaren parte da, Europar Batasunak NextGenerationEU funtsen bidez finantzatutako ekimena, eredu energetiko jasangarriago eta eraginkorrago baterako trantsizioa bultzatzeko helburuarekin.
Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia 944 231 019
Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019
Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019