EU | ES

2024ko azaroaren 21a, osteguna

Hasiera       Web mapa          Kontaktua        Salaketen kanala

2024ko azaroaren 21a, osteguna
2024ko azaroaren 21a, osteguna

Bilboko hilerriko izarren lorategia

Bilboko Hilerriak konstelazio propioa du, eta bertan gurasoek eta senideek haurdunaldian, erditzean edo jaio eta gutxira hil ziren ume guztiak oroitzen dituzte. Urtean zehar, familia asko 63. etxadian, Mungiako errepideko atetik Hilerrirako sarbidearen ondoan, dagoen Dolu Perinataleko Espaziora joaten dira, galdutako umetxoak oroitzeko. Memorial horrek galerak ikusarazten ditu, eta doluan laguntzen die gurasoei, ikusezina den mina, dolu perinatala, agerian utziz. “Hilerriari memorial bat eman gura genion, galera horiek ikusarazteko eta gurasoei doluan laguntzeko, ikusezina izaten jarraitzen duen mina agerian utziz. Inolako konnotazio erlijiosorik gabe, familiak nolabait indarberritzeko topagune bihurtzea espero dugu”, azaldu du Yolanda Díez Bilboko Udaleko Osasun eta Kontsumo zinegotziak.

Izarren Lorategi izenez ezagutzen den espazio hori, irekita dago behar duten pertsona guztientzat eta ez du inolako konnotazio erlijiosorik. Eraikitzeko, hilerriaren ingurunea eta sinbologia errespetatuko zuten eragin ekologiko txikia duten materialak erabili gura izan ziren. Horretarako, plaza bat eraiki zen, eta bertan ohorezko espazioa ematen zaie espazioaren erdian, horma perinatalaren parean, dauden oroitzapenezko artelanei. Gainera, plaza besarkatzen duten bi gabioi-hormei esker, gerturatzen direnek intimitate handia izango dute. Bi horma horiek 50 zentimetro inguru dituzte, eta atseden-elementu edo jarleku eta jardinera funtzioa betetzen dute; horrek indartu egiten du intimitate-sentsazioa.

Espazio horretara joaten diren familiek objektuak zintzilikatzeko eta uzteko edo umetxoak oroitzeko eta omentzeko lekua izan gura zutela adierazi zuten. Hainbat artelan aurre-aukeratu ziren familientzako dolu espazioaren diseinuan eta apaingarrietan parte hartzeko. Aurre-aukeraketa hori Bilbao Arte Fundazioko zuzendariak egin zuen, Bilbao Zerbitzuak-eko Zuzendaritzaren enkarguz. Azkenik, Bilbao Zerbitzuak-en Administrazio Kontseiluak hala erabakita, Bilboko Arte Fundazioko zuzendariak eta Dolu Perinatalari Laguntzeko Euskadiko Taldeko ordezkariek aholkatuta, Ivan Gomezek eta y Zuhar Iruretagoienak aukeratu ziren.

“Theaetatus” eta “Izar umeak”

Artista horren proposamenak “Theaetatus” du izena, sentiberatasunez eta poesiaz betetako lana, eta bertan intimitatea nabarmentzen da, “Izar umeak” leloarekin bat etorriz, jaio gabeko pertsona maitatua galdu duten familietan sortzen den hutsuneari erreferentzia eginez, eta hutsune horrek uzten dien inpaktuaren eta haustura markaren metafora adieraziz.

Espazio horretan parte hartzeko aukeratu den bigarren lana Zuhar Iruretagoienaren “Espacio para el duelo perinatal” izan da. Proposamen horrek, parte hartzeko eta gizartean umetxoak galtzearen errealitate latza ikusarazteko aukera ematen die familiei. Zuharren artelana, zulatutako eta barruan argiztatutako corten horma da. Horrela zeru berria irudikatzen da, eta bertan, izar batek sinbolizatzen du maite dugun pertsona hori.

Gune horren inaugurazioa, Esku Hutsik-ek, Euskadi eta Nafarroako Jaiotza inguruko, Jaiotza aurreko eta Jaio eta berehalako Dolurako elkarteak koordinatu zuen. Ekitaldi horretan, María González Esku Hutsik-eko presidenteak, hitzaldia eman zuen, eta horren eragina jasan duten familien hainbat testigantza ere izan ziren. Emakumeek osatutako “4kote” musika-laukoteak ekitaldi horretarako bereziki aukeratutako errepertorioa interpretatu zuen.

Ekitaldia amaitu zenean, inauguraziora joan ziren familiek kristalezko hodi batean utzi zituzten euren “umetxo izarraren” objektuak, ondoren Zuharrek diseinatutako horman sartzeko eta, horrela, euren maitea oroitzeko.

Irudiak

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia  944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019