EU | ES

2024ko maiatzaren 25a, larunbata

Hasiera       Web mapa          Kontaktua        Salaketen kanala

2024ko maiatzaren 25a, larunbata
2024ko maiatzaren 25a, larunbata

Bilboko hilerriko kaperak “Fantasie” saxofoi eta piano kontzertua hartuko du larunbat honetan

Iñaki Bermudez saxofoi-jotzailearen eta Yume Takasaki piano-jotzailearen emanaldia, urtean zehar hiriko hilerri nagusiak artearen, historiaren, kulturaren eta ondarearen ikuspegitik duen balio handia ezagutzera emateko ikus-entzuleak erakartzeko helburuarekin Bilbao Zerbitzuak-ek doan eskaintzen duen kultur jardueren programaren barruan dago.

“Artearen eta kulturaren sustapena da beti gure helburua, oraingo honetan talentu gazteen babesarekin, bultzadarekin eta sustapenarekin lotuta”, azaldu du Álvaro Pérez Alonso Bilboko Udaleko Osasun eta Kontsumo Arloko Zinegotzi Ordezkariak.

Bilboko Udal Hilerriko Kaperak “Fantasie” saxofoi eta piano kontzertua hartuko du larunbat honetan, irailak 23, eguerdiko 12etan, Iñaki Bermudez eta Yume Takasaki musikarien eskutik.

Emanaldia, urtean zehar Hiriko hilerri nagusiaren artearen, historiaren, kulturaren eta ondarearen ikuspegitik duen balio ezagutzera emateko, jendea erakartzeko helburuarekin Bilbao Zerbitzuak-ek doan eskaintzen duen kultur jardueren programaren barruan dago. Oraingo honetan, musikaren talentu berrien laguntzari eta bultzadari lotuko zaio, gonbidatutako bikote artistiko gazteari, hain zuzen ere.

Kontzertuak estilo eta aldi desberdinetako obren egitarau zabala hartuko du, Telemannetik saxofoiaren errepertorio klasikoaren gaur egungo konposatzaileenganainoko bidaia. Errezitaldiak kronologikoki nahastuko ditu abestiak, estilo desberdinak kontrastatzeko eta, horrela, errepertorio klasikoaren barruan hain ezaguna ez den instrumentu horren alderdi desberdinak erakusteko.

Iñaki Bermudez (Sopela), bere ametsa egia bihurtuz, nazioarteko bakarlari ibilbidea eta ganbera musika uztartzen dituen saxofoi jotzaile klasiko profesional gaztea da. 2019az geroztik, Dadario Woodwinds artista familiako kide da, eta musikagilearen eta interpretearen arteko harremanean sakontzera zuzentzen du bere musika-lana; musikaz duen kontzeptua bere sortzailearen ezagutzatik ikusteko modua aurkitzera; eta horrek mundu fantastikoan murgiltzera darama. Bertan, bere sentimenduak agerian uzten ditu, obraren esentziari leial, betiere.

Bestalde, Yume Takasakik (Yokohama) oso txikitatik izan zuen harreman estua pianoarekin, lau urte zituenetik. Tokioko Musika Elkargoaren Bekaren laguntzarekin, 2015ean Yusuke Kikuchiren eta Tomoaki Yoshidaren klasera batu zen. 2019an lortu zuen lizentziatura, eta urtebete geroago, 2020an, Ganbera Musikako lizentziatura. 2018az geroztik, Parisko Musika eta Dantza Kontserbatorio Nazionalean ikasten du, eta zerbaitek definitzen badu, ganbera-musikarekiko duen grina da. Horrela, proiekzio handiko hainbat taldetako partaide da.

“Artearen eta kulturaren sustapena da Bilbao Zerbitzuak-en Bilboko hilerrirako kultur programaren barruko jarduera guzti-guztiekin lortu gura dugun helburuetako bat. Eta ikus-entzuleen begikotasunak, «Fantasie» kontzertu hau bezalako topaketa bereziak programatzera animatzen gaituen erantzun bikaina ematen digu. Eskerrak eman gura dizkiegu. Kontzertu horren bidez, gure babesa erakutsi gura diegu Iñaki Bermudez eta Yume Takasaki bezalako talentu gazteei” azaldu du Álvaro Pérez Alonso Bilboko Udaleko Osasun eta Kontsumo Arloko Zinegotzi Ordezkariak.

“Gainera, beti da plazerra hainbesteko historia biltzen duen Bilboko Hilerriko Kaperan berriro elkartzea, oraingo honetan, urtean zehar eskaintzen ditugun ikus-entzule guztientzako kultur jardueren programaren barruan ilusio bereziz itxaroten genuen doako topaketa ospatzeko, Bilboko Udal Hilerria bertsiorik aktibo eta bizienean ezagutzera emateko, jendea erakartzeko asmoz”, esanez parte hartzera animatzen gaitu Pérez Alonsok.

Irudiak

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia  944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019