EU | ES

2024ko abenduaren 10a, asteartea

Hasiera       Web mapa          Kontaktua        Salaketen kanala

2024ko abenduaren 10a, asteartea
2024ko abenduaren 10a, asteartea

Bilboko hilerrira egindako ikustaldi antzezpenez lagunduak ehun bat pertsona bildu ditu

Bilbao Zerbitzuak udal entitateak antolatu du jarduera, eta Bizkaiko Arte Elkartearen lankidetzarekin jarri du abian; Yolanda Díez Bilboko Udalaren alkateorde eta Osasun eta Kontsumo Saileko zinegotzi ordezkariak ere parte hartu du.

Ilargiaren eta parte hartzaileei eman zaizkien kandelen argitan, ikustaldira bildu diren pertsonek aukera izan dute udal hilerrian ehortzita dauden pertsonaia ospetsu anitzen historia ezagutzeko, antzezpen baten bidez eta txistuaren musika eta musika klasikoa lagun.

Bilboko udal-hilerrian ehun bat pertsona bildu dira, eta ordu eta erdian zehar, gutxi gorabehera, aukera izan dute udal-hilerria ezagutzeko antzezpenez lagundutako ikustaldi batean, zeina Bilbao Zerbitzuak udal entitateak antolatu baitu, Bizkaiko Arte Elkartearekin lankidetzan. Ikustaldia beste kultur jarduera bat da, Bilboko udal-hilerria ezagutarazteko eta kulturaren, historiaren eta artearen, paisaiaren eta hileta-kulturaren aldetik hilerria zer ondare baliotsua den agertzeko egiten ari diren kultur jardueren artean.

“Jarduera honek arrakasta izan du Bilboko bizilagunen artean. Bada astebete bano gehiago plazak bete zirena. Parte hartzaileek uriaren historia ezagutzeko aukera izan dute, modu ezohiko eta inoiz irudikatu ezingo zuketen batean, kandelen argitan, eta Bizkaiko Arte Elkarteko kide iaioen antzezpena lagun”, adierazi du Yolanda Díez Bilboko Udalaren alkateorde eta Osasun eta Kontsumo Saileko zinegotzi ordezkariak, ikusleen artean izan baita.

Ikustaldian zehar, hilerrian ehortzita dauden pertsonaia ospetsu anitzen historia kontatu da, antzezpen bidez, eta txistuaren musikaz eta musika klasikoz lagunduta. Bitartean, parte hartzaile guztiak ibili dira hilerrian zehar, ilargiaren eta kandelen argitan, girotzeko soinuz, musikaz eta beste ekintza dinamiko batzuez lagunduta.

Bizkaiko Arte Elkarteko kideek dinamizatu dute jarduera, eta XX. mendeko pertsonaia ospetsuak antzeztu dituzte, hilerrian ehortzita daudenak. Era berean, parte hartzaileak harritu dituzte hainbat pertsonaia nabarmenen alderdi eta ezaugarri bitxiekin, hala nola Casilda Iturrizar eta haren senar Tomás José de Epalza, Juana Mir idazlea, Gabriel Aresti poeta, Rafael Moreno Aranzadi Pitxitxi Athleticeko futbol-jokalaria, besteak beste.

Pertsonaia askoren bizitza ez ezik, gaur gauean Bilboko udal-hilerrira bildu diren pertsonek (ehun bat izan dira), aukera izan dute, halaber, uriaren historian ardura handikoak izan diren hainbat kontu eta gertaera ezagutzeko. Gertaera horiek leku oso berezi eta intimoetan daude irudikaturik hilerriaren barruan, hala nola: 1912ko Zabalguneko Zirkuko umeen tragedia; Espainiako Gerra Zibila, ekialdeko harresian, non fusilatu baitzituzten 538 pertsona, gehienak miliziano errepublikazaleak; eta Larrinagako espetxeari, Galera etxea barnetegi eta Aingeru Guardakoen komentu presondegi bihurtuei eta Altuna Mendi eta Cabo Quilates itsasontziei egindako erasoetan eraildako biktimak, kriptan ehortziak, eta, halaber Oiz mendian 1985ean izandako hegazkin-istripuko biktimak.

Irudiak

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia  944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019