Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia 944 231 019
EU | ES
Bilboko udal hilerriak 9 mugarri garrantzitsu izango ditu aurten bere kultur programazioan
Bilboko udal hilerriak 9 mugarri garrantzitsu izango ditu aurten bere kultur programazioan
Bilboko udal hilerriak 9 mugarri garrantzitsu izango ditu aurten bere kultur programazioan
Udal-hilerriak kultura, arkitektura, historia, arte eta paisaia arloetako ondare garrantzitsua duela erakutsiko du aurten ere Bilbao Zerbitzuak erakundeak, kultura-programa berriaren bitartez.
Aurtengo programazioan, berriz ere, honako hauek sartzen dira: omenaldi klasikoak, film laburren lehiaketak, argazkigintza eta pintura, eta bisita gidatuen zikloa. Aurten, bisita gidatu horiek apiriletik irailera egingo dira.
Iaz, 550 lagun baino gehiago izan ziren Bilboko Udal Hilerrian programatutako bisita gidatuen zikloan. Ziklo horren barruan lau ibilbide tematiko eta bat antzeztua egin ziren.
Bilboko Udal Hilerriaren ondare kultural, arkitektoniko, historiko, artistiko eta paisajistiko garrantzitsuak berriz ere harrituko ditu herritarrak 2025 honetan, Bilbao Zerbitzuak elkarteak aurreikusi dituen jarduera sozial eta kulturalekin. Oraingo honetan, Bilboko Udaleko Osasun eta Kontsumo Saileko zinegotzi Álvaro Pérez Alonsok gaur goizean prentsaurrekoan aurkeztu duenez, programak bederatzi mugarri garrantzitsu izango ditu, hileta-ondareari balioa emateko eta lekuaren ikuspegi positiboagoa proposatzeko.
Gidatutako kultura-bisitetan iaz izandako arrakastaren ondoren, Bilbao Zerbitzuak erakundeak aurten ere egingo ditu bisitak hilerrian; guztira 21 bisita izango dira, apiriletik irailera. Bisita gidatuen ziklo horri erantzun ezin hobea eman zitzaion; hala ere, horietako bakoitzean 30 pertsona baino ezin izan dira egon, eta horrek eragotzi egin du ingurukoen eta bisitarien parte-hartzea. Bakerako eta atsedenerako leku horrek sortzen duen interes handiaren seinale da parte-hartzea, adierazi du zinegotziak.
Era berean, hilerriei buruz dagoen ikuspegi globala aldatu nahian, alegia, itxialdi-leku delako ustetik aldenduko duen ikuspegi positiboago baten alde egiteko, maiatzean Bilboko hilerrian Film Laburren Lehiaketaren bigarren edizioa egingo da. Film bakoitza gehienez ere 3 minutukoa izango da eta horiek ikusteko ekitaldi ireki bat egingo da hilerriko kapera ikonikoan, iaz bezala.
Bilboko Udal Hilerrian lurperatuta dauden mendizale guztiak oroitzeko asmoz, Bilboko Orientación Bidea klubak, urritik abendura bitartean, orientazioko proba berri bat antolatuko du (kirol-orientazioa) panteoietan eta sepulturetan zehar, kirol honetan errotuta dauden eta hemen lurperatuta dauden pertsona guztiak omentzeko, bai eta leku hori topagune, paseatzeko, atseden hartzeko eta kultura egiteko gune izan dadin ere, azaldu du Álvaro Pérezek.
Edonola ere, hilerriaren lehenengo jarduera datorren martxoaren 19an izango da, Aitaren Egunaren barruan. Ekitaldia 12etan hasiko da Bilboko Udal Hilerriko kaperan, ohiko poesia errezitaldiaren eta musika klasikoarekin. Han, familiak maite dituzten pertsona guztiekin elkartu ahal izango dira, bake- eta lasaitasun-giro batean, helburu jakin batekin; jada ez dauden aitak gomutatzea. Ekitaldia amaitutakoan, 100 San José lore (primula vulgaris alba plena) banatuko dira ekitaldira bertaratzen direnen artean, agortu arte.
Martxoan aitak gomutatuko diren legez, maiatzaren lehenengo igandean, hilaren 4an, 12etan, amak omenduko dituzte hilerrian. Aurreko urteetan bezala, poesia-errezitaldi bat egingo da, emakumezkoen ahots-talde batekin batera; eta 100 bouket/margarita/lore askotariko sorta bana emango zaie bertaratutakoei, izakinak agortu arte.
Santu Guztien eguna azaroaren 1ean ospatzen da, eta egun horretan, Bilbao Zerbitzuak erakundeak VIII. Kontzertu Lirikoa eskainiko du hilerriko kaperan. Horrako horretan ere, konpositore ospetsuenen musika-lan sakratuen hautaketa zaindua eta delikatua bilduko da emanaldi batean, eta Bilbao Bel Canto Elkarteko soprano batek, tenore batek, biolin batek, biola batek eta piano batek hartuko dute parte.
Ohiko omenaldiez gain, Bilbao Zerbitzuak erakundeak Argazki Lehiaketaren beste edizio bat egingo du, laugarrena jada, tokiko kulturari eta ondare arkitektoniko, artistiko eta paisajistikoari balioa emateko. Lehiaketa apirilaren 19an (zapatua) izango da, 9etatik 14etara. Eta ekainaren 7an, hala nahi duten artistek Aire Zabaleko Pinturaren IV. Lehiaketan parte hartu ahal izango dute, eta Bilboko Udal Hilerriaren esparruan dauden monumentuak, arteak, paisaiak eta alderdi bereziak biltzen dituzten lanak aurkeztu ahal izango dituzte.
2025 honetan ere ez da musika klasikoa faltako, Iñaki Bermúdez saxofonistak emandako saxo- eta piano-kontzertuarekin. Ekitaldia irailaren 20an izango da.
Aurten, Bilboko hilerria bizitza ospatzeko lekua izango da, gure memoria sozial propioa eta kolektiboa berreskuratzeko lekua. Berriro elkartzea Bilboko memoria bizia da; izan ere, azken finean, heriotza bizi izandako bizitza eder bat besterik ez da, gogorarazi du Álvaro Pérezek.
Bilbao Zerbitzuak erakundeak 2024an Bilboko Udal Hilerrian programatu zuen bisita gidatuen zikloa oso arrakastatsua izan zen; lau ibilbide tematiko eta bat antzeztua antolatu ziren. Guztira, 556 pertsonak parte hartu zuten esperientzian. Bilbotarren jakin-mina ez ezik, Madril, Bartzelona, Cáceres, Valentzia, Zaragoza edo Salamancatik iritsitako pertsonen interesa ere piztu zuen.
Gaiaren arabera, parte-hartze handia izan zen programatutako bost ibilbideetan: bisita orokorrak, artea duen hilerria, pertsona ospetsuak, gerra-eremua eta ibilbide antzeztuak; horrez gain, parte-hartzaileek oso positiboki baloratu zuten jarduera (5etik 4,7ko nota).
Aurten berriro egingo diren film laburren, argazkien eta pinturaren lehiaketei dagokienez, aurreko edizioaren balantzea oso positiboa izan da. Izan ere, argazki- eta pintura-lehiaketek berriz ere errekorra gainditu zuten parte-hartzeari dagokionez: hurrenez hurren, 52 eta 29 pertsona. Film laburren lehiaketara, berriz -iaz egin zen lehen aldiz-, 15 talde aurkeztu ziren.
Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia 944 231 019
Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019
Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019