EU | ES

2024ko abenduaren 09a, astelehena

Hasiera       Web mapa          Kontaktua        Salaketen kanala

2024ko abenduaren 09a, astelehena
2024ko abenduaren 09a, astelehena

Bilboko udal hilerriak prest daude Domu Santu egunerako

Familiek jada ez dauden pertsona maiteak ohoratzeko asmoz, Bilbao Zerbitzuak VII. Kontzertu Lirikoa eskainiko du Bilboko hilerrian 13etan

Bilboko Udal Hilerrira hurbildu nahi dutenek 8etatik 18etara egin ahal izango dute, etenik gabe. Bitartean, Deustuko kanposantua bisitatu nahi dutenek 15ak arte bisitatu ahal izango dute, azaroaren 1ean izan ezik, arratsaldeko 18ak arte egongo delako zabalik

Bilboko udal hilerriek dena prest dute jada azaroaren 1ean, Domu Santu egunean, jende askoren bisita jasotzeko; azken asteetan asko nabaritu izan dena.

Alvaro Pérez Bilboko Udaleko Osasun eta Kontsumo arloko zinegotzi delegatuak azaldu duenez, “gure kulturan oso errotuta dagoen tradizio hau dela eta, Bilbao Zerbitzuak ekintza plan bat aktibatu du Bilboko eta Deustuko kanposantuek ingurunearekiko eta familiekiko errespetuzko eta kalitatezko zerbitzua eskain dezaten. Ildo horretan, herritarrei eskatzen diegu, ahal den neurrian, aldez aurretik, mailaka eta garraio publikoan joateko Bilboko hilerrietara egun hauetan, jende pilaketak saihesteko”.

Gainera, Bilbao Zerbitzuak urteroko kontzertu liriko klasikoa programatu du Bilboko Hilerriko Kaperan, 13etan. Ekitaldiaren zazpigarren edizio honetan Bilbao Bel Canto musika taldeak hartuko du parte, Patricia Sesar sopranoarekin, Martín Barcelona tenorrarekin, Alfonso Rodríguez biolinarekin, Miren de Diego biolarekin eta Iñaki Velasco pianoarekin. Bertara joaterik ez duten pertsonek Telebilbao tokiko telebista-katetik ere zuzenean gozatu ahal izango dute ibilbide ezaguna duten artista hauen kontzertuarekin.

Ordutegi berezia

Bilboko Udal Hilerrira hurbildu nahi dutenek 8etatik 18etara egin ahal izango dute, etenik gabe, ohiko neguko ordutegian. Bitartean, Deustuko kanposantua bisitatu nahi dutenek 15ak arte bisitatu ahal izango dute, azaroaren 1ean izan ezik, arratsaldeko 18ak arte egongo delako zabalik.

Bulegoetako aurrez aurreko arreta urriaren 26an eta 27an eta azaroaren 1ean ere indartuko da. Ondorioz, jendaurreko ordutegia goizeko 8etatik arratsaldeko 17etara izango da. Era berean, eta esparruaren gainerako lekuetan arreta errazteko eta hobetzeko helburuarekin, kanposantuko langileak txaleko islatzaileekin identifikatuko dira. Era berean, hala behar duten pertsonek beren senideen hilobiratze-kokapena aurkitu ahal izango dute bulegoetan, 8etatik 17etara, edo QR kodeen bidez, hilerriko 16 informazio-paneletan ikusgai daudenak.

Jendetza espero denez, Bilbao Zerbitzuakek Bilboko udaltzainen laguntza izango du Bilboko Udal Hilerriko sarrera nagusian pertsonen joan-etorria eta ibilgailuen sarrera antolatzeko.

Gogobetetze-maila neurtzeko 3.000 inkesta

Bilbao Zerbitzuak herritarrei ematen dizkien zerbitzuak hobetzen jarraitzeko, urriaren 28 eta 29an eta azaroaren 1ean hilerrira joaten diren bisitariei inkesta bana emango zaie iristen direnean, ordura arte egindako hobekuntzak eta jasotako zerbitzuak baloratzeko. 3.000 inkesta banatzea aurreikusi da.

Zerbitzua errazten eta hobetzen jarraitzeko konpromisoari helduz, gogorarazi nahi da bulegoetan arreta pertsonalizatua emateaz gain, emakiden kokapena euskaraz eta gaztelaniaz kontsultatu ahal izango dela, Bilboko hilerri osoan banatutako 16 informazio-paneletan eskuragarri dagoen QR kodearen bidez.

Emakidak berritzea

Joan den urtean, 2023an, Bilbao Zerbitzuak komunikazio-kanpaina bat abierazi zuen hilerriko 7.000 kontzesio baino gehiagoren titularrei jakinarazteko kontzesioen egoera arautu behar zela; eta horien guztien %5,7k erregularizatu dute euren egoera.

Berritu gabe geratu diren gainerako emakidei dagokienez, gai oso delikatua bada ere, Bilbao Zerbitzuak pertsona guztien eskubideak bermatzeko araudia beteko du. Nolanahi ere, oraingoz, eta hilerriko instalazioen zabaltasunari eta espazioen kudeaketari esker, ez da jardun behar izan.

Bilbao Zerbitzuak bukatutzat eman du iazko komunikazio-kanpaina, eta une honetan lanean ari da laster amaitzen diren 230 emakiden titularrekin harremanetan jartzeko. Ildo horretan, gogoratu behar da iaz egindako kanpainak 2019. urtetik aurrera amaitutako emakida guztiak biltzen zituela.

Irudiak

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia  944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019