EU | ES

2024ko uztailaren 27a, larunbata

Hasiera       Web mapa          Kontaktua        Salaketen kanala

2024ko uztailaren 27a, larunbata
2024ko uztailaren 27a, larunbata

Bilboko udal hilerrian bisita gidatuak eta antzeztuak egiteko izena emateko epea zabalik

Ekainaren 9an Bilbao Zerbitzuak elkarteak Bilboko hilerrian bultzatutako bisita gidatu eta antzeztuen programa berria hasiko da. Bisiten bidez, pertsonak hilerrira hurbiltzea bilatzen da. Gure arbasoen, gure hiriko aurreko biztanleen historiarekin berriz topo egitea, zeintzuek haien arrasto txiki edo handiarekin, haien lorpenekin, haien porrotekin, gaur egungo gizartea eratu duten, gure bizitzako ariketarekin bere eboluzioa jarraitzen duen gizartea, hain zuzen ere; hau da, Bilboko memoria biziarekin.

Izena emateko epea jada zabalik dago Bilbao Zerbitzuak webgunean. Eguneko bisiten prezioa 5 €-koa da eta gaueko bisiten prezioa 10 €-koa. Bisita bakoitzaren gehieneko edukiera 30 pertsonakoa da. Bilbao Zerbitzuak-ek Bilboko Udal Hilerrira hurbiltzeko garraio publikoa erabiltzea gomendatzen die bertaratutakoei. Halaber, pertsona talde, enpresa edo kolektiboentzako bisitak hitzar daitezke interesdunekin adosten diren egun, ordu eta baldintzetan.

5 ibilbide desberdin dira:

  • “Pertsonaia ospetsuak” ekainaren 9an, uztailaren 23an eta abuztuaren 28an egingo da; eta hilobi, mausoleo eta panteoien bidez, Bilboko hilerrian lurperatu zituzten pertsonaia ospetsuen bizitza eta lana ezagutaraziko du.
  • “Artea duen hilerria” ekainaren 15ean, abuztuaren 8an eta urriaren 4an izango da, eta arkitektura-, arte- eta paisaia-alderdiei erreparatuko die, hilerriaren azken 120 urteetako historia ezagutzera emateko.
  • Bilboko Udal Hilerriaren alderdi orokor guztiak ezagutu nahi dituztenentzat beste bisita bat izango da. Bertan, bi orduz, esparru historiko honen historia, kultura eta kondairak balorean jarriko dira. Ekainaren 23an, uztailaren 11n eta irailaren 8an izango da.
  • “Gerra-gunea”, ekainaren 28an eta irailaren 21ean izango da, eta bertan Bilboko XX. mendeko historia astindu duten gertaera mingarrienak gogoratuko dira.
  • Gaueko bisita antzeztuak uztailaren 7an eta 19an, eta irailaren 6an, 13an eta 27an.

Irudiak

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia  944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019