Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia 944 231 019
EU | ES
Bilboko udal-hilerriko bisitarientzako arreta hobetzea
Bilboko udal-hilerriko bisitarientzako arreta hobetzea
Bilboko udal-hilerriko bisitarientzako arreta hobetzea
Santu Guztien Eguna dela eta, Bilboko udal-hilerria bisitatzen duten pertsonen arreta bermatu nahi dugu. Horretarako, herritarrei arreta emateko langileak indartuko dira gure bulego nagusietan, senideei beren hildakoak lurperatzeko lekuaren berri eman ahal izateko, aurreko asteburuan, urriaren 24,25 eta 31n eta azaroaren 1ean.
Era berean, Bilboko udal-hilerriko bulegoetako jendaurreko ordutegia azaroaren 1ean zabalduko da, goizeko 8etatik arratsaldeko 2etara.
Era berean, Bilboko udal-hilerriak irekitzeko eta ixteko ordutegia luzatu da, honela:
Bilboko hilerria | |
Urriaren 24tik azaroaren 2ra | Goizeko 8etatik arratsaldeko 7ak arte |
Deustuko hilerria | |
Urte osoan | Goizeko 8etatik arratsaldeko 3ak arte |
Azaroak 1 | Goizeko 8etatik arratsaldeko 6rak arte |
Bisiten arintasuna bermatzeko eta hilerri barruko aparkalekuan edo Txorierri BI 737-Erandio/Larrabetzu errepideko aparkaleku irregularretan zirkulazio-arazoak saihesteko, Bilboko Udaltzaingoak agenteak lekualdatuko ditu trafiko erregulatzeko zerbitzu berezi iraunkorra emateko Bilboko Udal-hilerriko sarreretan eta irteeretan, urriaren 26tik azaroaren 1era bitartean.
Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia 944 231 019
Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019
Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019