EU | ES

2024ko maiatzaren 08a, asteazkena

Hasiera       Web mapa          Kontaktua        Salaketen kanala

2024ko maiatzaren 08a, asteazkena
2024ko maiatzaren 08a, asteazkena

Bilboko udal-hilerriko bisitarientzako arreta hobetzea

Santu Guztien Eguna dela eta, Bilboko udal-hilerria bisitatzen duten pertsonen arreta bermatu nahi dugu. Horretarako, herritarrei arreta emateko langileak indartuko dira gure bulego nagusietan, senideei beren hildakoak lurperatzeko lekuaren berri eman ahal izateko, aurreko asteburuan, urriaren 24,25 eta 31n eta azaroaren 1ean.

Era berean, Bilboko udal-hilerriko bulegoetako jendaurreko ordutegia azaroaren 1ean zabalduko da, goizeko 8etatik arratsaldeko 2etara.

Era berean, Bilboko udal-hilerriak irekitzeko eta ixteko ordutegia luzatu da, honela:

Bilboko hilerria

Urriaren 24tik azaroaren 2ra

Goizeko 8etatik arratsaldeko 7ak arte

Deustuko hilerria

Urte osoan

Goizeko 8etatik arratsaldeko 3ak arte

Azaroak 1

Goizeko 8etatik arratsaldeko 6rak arte

Bisiten arintasuna bermatzeko eta hilerri barruko aparkalekuan edo Txorierri BI 737-Erandio/Larrabetzu errepideko aparkaleku irregularretan zirkulazio-arazoak saihesteko, Bilboko Udaltzaingoak agenteak lekualdatuko ditu trafiko erregulatzeko zerbitzu berezi iraunkorra emateko Bilboko Udal-hilerriko sarreretan eta irteeretan, urriaren 26tik azaroaren 1era bitartean.

Hilerria gauan

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia  944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019