EU | ES

2024ko maiatzaren 03a, ostirala

Hasiera       Web mapa          Kontaktua        Salaketen kanala

2024ko maiatzaren 03a, ostirala
2024ko maiatzaren 03a, ostirala

Bilboko udal hilerriko eguzki plakek ia % 60 murriztu dute instalazioan erabilitako energiaren kostua

2021ean, Bilbao Zerbitzuak-ek 266 eguzki-plaka instalatu zituen Bilboko Udal-hilerrian, nitxoen hamar eraikinetako estalkiaren gainean eta langileen aldagelen eraikineko bi isurkiko teilatuan, 14., 63. eta 16. etxadien eta mantentze-lanen eraikinen artean, hain zuzen ere. Martxan jarri zenetik (2022ko urtarrilaren 23tik) urtebete baino gehiago igaro denean, instalazioaren ekonomia- eta ingurumen-inpaktuaren ebaluazioak oso emaitza positiboak eman ditu.

Ekoitzitako energiari dagokionez, % 62,4 Hilerrian bertan kontsumitzen da, eta % 37,6 soilik itzultzen da sarera. Eta kontsumitutako energiaren % 40,6 eguzki-plaketatik dator. “Urteko egun edo urtaro bakoitzeko klimatologiaren arabera, uda da produkziorik eta aprobetxamendurik handieneko garaia termino absolutuetan, eta neguan, aldiz, eguzki-argiak egun eta ordu gutxiago dituenez, ekoizpena txikiagoa da, baina ehunekoari dagokionez aprobetxamendu handiagoa dago, askotan ekoitzitako energiaren autokontsumoa % 100ekoa baita”, nabarmendu du Álvaro Pérez Alonso Bilboko Udaleko Osasun eta Kontsumo Arloko Zinegotzi Ordezkariak.

Eguzki plakak martxan jartzeari eta horien funtzionamenduari esker, 2022an fakturatutako energiaren aurrezpen ekonomikoa 5.948 eurokoa izan da, hau da, 2021ean baino % 59,4 gutxiago Bilboko Udal Hilerriko energia elektrikoaren horniduraren kostuan. Eta 2027ra arte mantentze-lanen kostuak ez du inolako gasturik eragingo.

“Eguzki-instalazio fotovoltaikoari esker, ohiko elektrizitate-sorkuntzaren ondoriozko 35,83 tona C0 murriztu ahal izan ditugu, eta 30,17 tona karbono aurreztu, hau da, 49 zuhaitz landatzearen baliokidea 2022an”, gogorarazi du Álvaro Pérez zinegotziak.

Irudiak

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia  944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019