EU | ES

2026ko maiatzaren 29a, ostirala

Hasiera          Web mapa          Kontaktua      Salaketen kanala

2026ko maiatzaren 29a, ostirala
2026ko maiatzaren 29a, ostirala

Bilboko udal hilerriko flora aztergai bisita gidatuen ziklo berrian

Oroimenerako lekua izateaz harago, historiaz, sinboloz eta emozioz betetako paisaia bizia ere bada Bilboko Udal Hilerria. Naturak memoriarekin elkarrizketan diharduen espazio hau behatzea, eta bertako zuhaitz eta landareen bidez berraurkitzea, dagoeneko posible da, Bilbao Zerbitzuak-ek ziklo berri honetan diseinatutako floran zentratutako ibilbideari esker.

Ibilbide honen bitartez, bertaratutakoek oroimenezko lorategi bat zeharkatuko dute, non zuhaitzek, zuhaixkek eta landareek apaingarri funtzioa betetzeaz gain, esanahia, tradizioa eta espiritualtasuna ematen dioten hileta-paisaiari. Izan ere, bisitaren bidez uler daiteke espezie bakoitzaren hautaketak nola erantzuten dien sakon errotutako balio kultural, erlijioso eta sinbolikoei.

Protagonistetako batzuk hosto iraunkorreko zuhaitzak dira, betierekotasunaren eta hilezkortasunaren ideia gogorarazten dutenak; esate baterako, koniferoak, hainbat barietatetan daudenak, edo altzifreak, hilerriko espezierik adierazgarrienetakoak, 25 mota inguru dituztenak. Aipamen berezia merezi duen beste espezie bat zedroa da, indarrari, ustelezintasunari eta betiereko bizitzari lotua.

Halaber, bisitak tradizio kristauari lotutako espezieak ere biltzen ditu, hala nola Phoenix canariensis palmondoa, bizitzak heriotzaren gainean duen garaipenari lotua; olibondoa, bakearen eta itxaropenaren sinboloa —Noeren arka edo Olibondoen Mendia bezalako kontakizunetan agertzen dena—; edo gorostia, Kristoren pasioa irudikatzen duten hostoak dituen zuhaixka apaingarria.

Ibilbidea erromeroak ere osatzen du, landare iraunkorra, oroitzapenaren eta jada ez daudenekiko lotura espiritualaren ikur gisa nabarmentzen dena; Etiopiako kalak, heriotzari eta doluari lotuak, edo erresistentzia eta egokitzapenaren sinbolo diren suculentak. Baina, horretaz guztiaz gain, hilerrian apaingarri zuhaixken aukeraketa zaindua dago, hala nola, elur-bola, agapantoa edo azalea, azken hori feminitatea eta neurritasuna bezalako balioekin lotuta.

Udal Hilerriak gordetzen duen mundu botanikoan murgildu nahi dutenek izena eman dezakete ekainaren 6an eta 30ean egingo diren bisitetan.

Irudiak

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia  944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019