EU | ES

2024ko abenduaren 09a, astelehena

Hasiera       Web mapa          Kontaktua        Salaketen kanala

2024ko abenduaren 09a, astelehena
2024ko abenduaren 09a, astelehena

Bilboko udal merkatuak, interes turistikoko gunea

Gastronomia Bilboko kulturaren parte da, eta hirira iristen diren bisitarientzat ezinbestekoa da Udal Merkatuetan geldialdia egitea plater on guztiak produktu onak aukeratuz hasten direla jakiteko.

“Bilboko udal merkatuek gertuko eta sasoiko produktu freskoen oso eskaintza zabala eskaintzen dute eta preziorik onenean, eta horiek dira, hain zuzen ere, hiria mundu mailako gastronomiaren mapan jarri duten plater tradizionalak eta abangoardiakoak egiteko oinarria. Eta bisitatzen gaituztenek badakite hori”, adierazi du Yolanda Díez Bilboko Udaleko Alkateorde eta Osasun eta Kontsumo Zinegotzi ordezkariak.

Ahaztu barik, gainera, Bilboko udal merkatuetatik paseatzeak, merkatu horiek dauden eremu bakoitzaren idiosinkrasia ezagutzeko aukera ematen duela. Hala, azpimarratzekoa da Erriberako Merkatua, hasieran, Bilboko merkataritzaren epizentroa izan zela, eta hori bertako korridoreetan nabaritzen jarraitzen da. Zalantza barik, udal merkatuak bisitatzea hiriaren historia, gaur egungo hiria bihurtu arte zelan sortu eta hazi den, ezagutzeko modu bat da.

Irudiak

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia  944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019