EU | ES

2024ko abenduaren 26a, osteguna

Hasiera       Web mapa          Kontaktua        Salaketen kanala

2024ko abenduaren 26a, osteguna
2024ko abenduaren 26a, osteguna

Bilboko udal merkatuek Gabonetako kanpaina osasungarria sustatzen dute

  • Garai tradizionaletan ere ohitura onak bultzatzea eta kolektiboaren irudia indartzea dira Bilboko Udaleko Osasun eta Kontsumo Sailak sustatuta egin den “Km0, Kalitatea, Zerbitzua, Salud” izeneko kanpainaren helburuak.
  • Dendarien artean mantalak banatuko dira, eta bezeroen artean poltsa berrerabilgarriak, Erribera, Zabalgune, Deustu, San Ignazio, Labayru, Otxarkoaga eta Traukoko udal merkatuekiko fideltasun eta konfiantzaren sari gisa.
  • Yolanda Diez Osasun eta Kontsumoko zinegotziaren esanetan, kanpainaren bidez udal merkatuek kalitatezko merkataritzaren enbaxadore gisa duten garrantzia aitortu nahi da, baita elikadura eta ohitura osasungarriak hedatzeko egiten duten lan eskerga ere.

Yolanda Díez Bilboko Udaleko Osasun eta Kontsumoko zinegotziak Bilboko udal merkatuen Gabonetako kanpainaren xehetasunak aurkeztu ditu gaur goizean Erriberako Merkatuan. Aurten, Bilbon erosketa-saski onena hornitzen duten zazpi udal merkatuek –Erribera, Zabalgunea, Deustu, San Ignazio, Labayru, Otxarkoaga eta Trauko– bat egiten dute 0 kilometroko merkatuaren balioa nabarmentzeko kanpaina honekin, hau da, kalitatezkoa, gertukoa eta prezio onekoa, hori guztia mezu osasuntsua duten Gabon hauen testuinguruan. Hain zuzen ere, kanpainaren leloa “Km0, Kalitatea, Zerbitzua, Salud” da.

Bilboko Udaleko Osasun eta Kontsumoko zinegotziaren hitzetan, “Bilboko udal merkatuek Bilbon kalitatezko merkataritzaren enbaxadore gisa duten irudi kolektiboa indartzea, eta elikadura eta ohitura osasungarriak hedatzeko betetzen duten zeregin garrantzitsua nabarmentzea” dira gaur Erriberan aurkeztu den udal merkatuen Gabonetako kanpainaren helburua. Keinu gisa, mantalak banatu dira merkatarien artean, eta poltsa berrerabilgarriak bezeroen artean, beraien fideltasuna eskertzeko.

Díezek, halaber, udal merkatuen garrantzia zentzu zabalagoan azpimarratu du: “Gure kultura gastronomiko eta sozialaren funtsa osatzen duten ohituren eta tradizioen hedatzaileak dira. Garai tradizionaletan (adibidez, Gabonetan) udal merkatuetan erostea sustatzea da beste helburu bat, bizitzaren etapa guztietan bizitza osasuntsu eta orekatua izateko. Eta, hirugarrenik, eguneroko plastiko-kontsumoa murriztea, silikonazko edo oihalezko poltsekin ordezkatuz. Hartara, poltsa berrerabilgarriak banatzeko ekimen berezia egingo da, erosleen konfiantza saritzeko.

Ildo horretan, Osasun eta Kontsumo Saileko zinegotziak azpimarratu du kanpainaren helburua dela “udal merkatuak hiriko eta auzoetako bizitzaren babesleku gisa sustatzea. Jarduera ekonomikoko guneak dira merkatuak, eta erosketa tradizionalaren eta familiako erosketaren espiritua bizirik mantentzen dute. Kontsumitzaileei produktu fresko eta kalitate handienekoen aukerarik zabalena eskaintzen diete”.

Irudiak

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia  944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019